Lau milioi euroko diru-laguntza jaso du Gasteizen egingo den Europako saskibaloi finalak. Baina ekitaldian dohainik lan egingo duten 170 boluntario nahi ditu Euroligak, ostatua eta garraioa ordaindu gabe.
Hezkuntza eta Kirol Zientzien fakultateko ikasleek EHUren mezu bat jaso dute, Gasteizko Lauko Finalean boluntario lanetan aritzeko izena ematera animatuz: “2019an Gasteizen egingo den Euroligako Lauko Finala ikuspuntu berezi batetik ikusi nahi duzu? Egin zaitez boluntario eta bizi ezazu barrutik!”.
Lau milioi euro jaso dituzte antolatzaileek: hiru milioi Arabako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eta milioi bana Gasteizko Udalaren eta Baskonia saskibaloi taldearen eskutik, baina ekitaldiko langileek ez dute zentimorik ere irabaziko, antza denez.
Albiste honek herritar ugariren haserrea eragin du. Gasteizko Campuseko Ernai taldeak salatu duenez, “prekarietatearen alde gogorrena bizitzera kondenaturik gaude ikasleak”.
Gogoan izan antolatzaileak Lan Ikuskaritzan salatu dituztela, 170 lagun doan lan egiten jarri nahi izatea lege iruzurra izan daitekeelakoan.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!
2016ko martxoan hasi zen. Ia bi urtez luzatuko zen borroka, 378 egun greban. Bizkaiko zaharren egoitzetako langileak kokoteraino zeuden. Ia langile guztiak emakumeak ziren, zaintza lanak egiten dituzten gerokultoreak, lan baldintza kaskarretan. Ustekaberik ez, zaintza beti bezala emakumeen ardurapean, ordainik gabe edo gaizki ordainduta. Bosgarren hitzarmena sinatzea garaipena izan zen, baina borroka hark lan baldintzak hobetzea baino dezentez gehiago lortu zuen: emakumeak ahaldundu ziren,... [+]
ELA sindikatuak Argia komunikazio proiektuari liburua elkarlanean argitaratzea proposatu zion 2017ko hondarrean. Bizkaiko egoitza pribatuetako langileek 378 egun greban egin zituzten. Ia bi urtez luzatu zen borroka luze eta gogorra, eta irabazi egin zuten. Sindikatuak Argiako kazetariren batek idaztea nahi zuen. Erredakzioan niri eskaini zidaten gozokia eta nik oparia gustura asko hartu.
"Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua ELA sindikatuaren Manu Robles-Arangiz Institutuak eta ARGIAk elkarlanean egin dugu. Onintza Irureta Azkune da egilea eta hitzaurrea Irantzu Varela Urrestizalak idatzi du. Otsailaren 20an, Bilboko Bira Kultur Gunean aurkeztuko dugu, 19:00etan.
Ernai erakundeak Gasteizko EHUren campuseko Errektoreordetzaren aurkako ekintza burutu du, salatzeko unibertsitateak Gasteizko Lauko Finalean doan lan egitera animatu dituela ikasleak. Ekintzaren bidez, larunbatean prekarietatearen kontra Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin du Ernaik.
Bi hilabete daramatza itxita Tabakalerako Ubik sorkuntza-liburutegiak, bertan lan egiten duten bitartekariek lan-baldintzak hobetzeko greba hasi zutenetik. Ez dirudi arazoa soluzionatzeko bidean dagoenik: asteazken honetan elkartu dira langileak eta zerbitzuaren esleipena daukan enpresa. Azken honek grebalariei proposatu die datozen lau urteetan mobilizaziorik ez egiteko, soldata igoera baten truke.
Ernaiko zenbait kidek arropa erantzita multinazionalen edertasun-kanonaren kontrako ekintza egin dute Bilbon.
Nafarroako enplegu publikoaren egoera larria salatu du ELA sindikatuak. “Prekarioa naiz. Noiz arte?” kanpaina abian jarri dute enplegu publikoa kontsolidatzeko eskaria egiteko. Urteroko kontratuak, hilabetekoak, astekoak edo ta egun batekoak salatu dituzte. Ezegonkortasun nabaria, enpresa pribatuari onartuko ez zitzaiona.
Greban eta protestan dira etxez etxeko langileak. Sektore prekario eta feminizatuaren aje gehienak dituzte: lan fisiko gogorra ez da aintzat hartzen; erakundeei merkeago ateratzen zaie senideei prestazio ekonomikoak ematea edo emakume atzerritarrak sektorean aritzea; ez dute igandetako plusik. Eraikuntzako enpresak sartu dira sektorean, menpekotasuna duten pertsonak artatzea zer den ez dakiten azpikontratak.
Haurreskolak partzuergoko kudeaketa langileen "lan baldintza prekario eta onartezinen" aurkako greba deitu dute STEILAS eta ELA sindikatuek. Asteartean Eibarko kaleetatik mobilizatu ziren, eta asteazkenean elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian.
Lau hilabetez laguntzak eskatzeko aukera itxita izan ostean, eskariei bide eman die Barakaldoko Udalak. 1.400 familia inguruk eskatu dute hitzordua lehen egunean.