Gasteizko Glovoko langileak lan-baldintzen hobekuntzaren alde greban

  • Plantoa egin zuten larunbatean Gasteizko Glovoko banatzaileek enpresak ezarritako komisio minimoaren murrizketaren aurrean. Glovo enpresa langileekin batzartu ezean, mobilizazio gehiago iragarri dituzte Arabako "rider-ek".

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 20an - 09:36
Glovoko langileek motxilak eskegi zituzten protesta gisa | Argazkia: Gasteiz Hoy

Gasteizko Glovoko langileek motxilak eskegi zituzten larunbatean, enpresak lan baldintzetan egindako azken aldaketak salatzeko. Iragan uztailean erabaki zuen Glovok «rider-ek» banaketa bakoitzeko jasotzen duten komisio minimoa 2,5 eurotik euro batera murriztea. Neurri horren aurrean eta «lan baldintzen hobekuntza» eskatzeko greba egin zuten Gasteizko Glovoko 20 bat banatzailek. «Irabazki duinak» aldarrikatu dituzte, eskaintzen duten zerbitzuarekiko neurrikoak.

2018an heldu zen enpresa Arabara eta ordutik ugaritu egin da Glovoko langileen presentzia. Langile hauek «autonomo faltsu» bezala egiten dute lan eta euren gain hartu behar dituzte Gizarte-segurantzaren eta BEZaren gastuak. Enpresak hartutako azken neurrien ondorioz nabarmen ikusi dute murriztuta Glovoko banatzaileek soldata. Gainera, enpresa ordainketetan atzeratu izana ere salatu dute.

Glovok greba egin zuten «rider-ak» zigortu ditu. Puntuazio bidez kalifikatzen ditu banaketa enpresaren aplikazioak bere banatzaileak eta grebalarien puntuazioak jaitsi egin ditu, horrek, lan orduen eta diru-sarreren murrizketa eragingo die kaltetutako langileei. Mehatxuek, ordea, ez dituzte Glovoko langileak geldiaraziko eta enpresa beraiekin batzartu ezean greba egun gehiago iragarri dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Plataformen kapitalismoa
Riderren lan eskubideak bermatzen dituen direktibaren alde egin du Europar Batasunak

Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.


2022-10-27 | ARGIA
Uber, Deliveroo, Bolt… plataformak erasoan ari dira Europak haien langileen eskubideak hobeto arautu ez ditzan

Multinazionalen Behatoki europarrak –Observatoire des Multinationales, deitura ofizialean– txosten berri batean erakutsi duenez, Uber, Bolt, Deliveroo eta gisako beste banaketa plataforma berri erraldoiak presio egiten ari dira Europar Batasunak aldatu behar duen... [+]


2022-09-22 | El Salto
Lehen isun handia ezarri dio banaketa enpresa bati Espainiako Rider Legeak

Espainiako lan-ikuskaritzak 78,9 milioiko isuna jarri dio Glovori, 10.000 autonomo faltsu baino gehiagori langile gisa alta ez emateagatik.


Glovoren aurkako epaiketa: kontraturik ez langileentzat, zigorrik ere ez enpresarentzat

Iruñeko Justizia Jauregian hasi da Gizarte Segurantzaren Glovoren kontrako epaiketa, langileak autonomo bezala kotizatzera behartu dituelako. LAB sindikatuak salatu du multinazionalak "erabateko zigorgabetasuna" izaten jarraitzen duela, bere jokabidearen... [+]


Eguneraketa berriak daude