Gasteizko giza katearen kronika bat eta ideia batzuk

  • Irratiarekin esnatu zara, galdera serioen aurrean Angel Oiarbide animoso, Radio Euskadin. Auzoko taberna hutsik aurkitu duzu igande goizean goiz: “Gaur ez duzu bezero askorik...”. Zerbitzariak erantzun dizu Gasteiz erdialdean badela nahikoa giro eta egun arraroa dela. “Ez da ba izango!”, pentsatu duzu. “Emakumeen lasterketa, Kaldearte kale antzerkia…”, zerrendatu dizkizu. Mihi puntan du beste zerbait. Esaldia zeuk osatu ordez nahiago duzu itxaron, “eta Gure Esku katea”. Ondo! Tabernako termometroa gainditu du.


2018ko ekainaren 11n - 09:28
Giza katea Gasteizko Andramari Zuriaren plazan. (Arg.: Hala Bedi) Giza katea Gasteizko Andramari Zuriaren plazan. (Arg.: Hala Bedi)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Goizeko 10ak dira eta 200 eta 201 kilometroek huts xamar behar dute oraindik. Etxepeko kilometroak dira, legebiltzar aldamenekoak; gainezka egongo dira ordua ailegatzen denean. Aldiz, Murgia eta Gasteiz arteko kilometroetan hutsuneak zeudela eta abisua emana zuten. 2014an Lizarrustiko mendateko esperientzia ez zen samurra izan, ez bedi errepikatu. Autoan hurbildu zara Murgia bidea kuxkuxeatzera. Eguzki apartaren pean tipi-tapa errepide albotik familiak doaz haien kilometroaren bila. Zapi zuriak buruak estaltzen, haurrak koloretazko txanoekin, bizikletan petoekin antolakuntzakoak… eta Abetxuku sarrerako tabernatik Gorbea magalerako bidea hasi dute txistu eta danbolinaren pausuan berrehun bat lagunek, gazte andana. Ez du itxura txarrik izango kilometro zail horrek. Berriz Angel Oiarbide irratian, Hala Bedin, galdera animosoei serio erantzuten.

10:50. Andra Maria Zuriaren plazan tokia hartutakoak daude. Hiru aulkitan jarri eta solasean emakume helduak, pentsiodunak pankartarekin… baina eskuak lotu gabe daude, norbera bere artaldean. Are diziplina gutxiago aurkitu duzu Kutxi kalean. Koordinazio maila bat eskatzen du kateak: hutsuneak eta jende piloak ikusi eta urduri jartzen dira batzuk, aginduak apal-apal ematen dituzte besteek… noraeza konpartitzen dute gehienek. Lotsa ematen du ezezagunei begietara begiratzeak. Marta eta Gabirel ama-semeak toki bila dabiltza. “Non jarri ez dakigu”.  Biek Gure Esku Dagoren kamiseta daramate, batak gorria besteak urdina eta zapi zuria biek. “Hasi katea osatzeeeen”, entzuten zaio bizikletan gora eta behera dabilen Anderren megafonoko ahotsari.

Garraxi taberna parean Andonik argi du analisia: “Bihar ez da ezer aldatuko, epe luzean dute efektua horrelakoek, politizatu gabeko jendea ere hurbiltzen dutelako”. Zer moduz ote dabiltza Murgia eta Abetxuku artean? Gabeziak non Joana han, eta telefonoaren bestaldetik grinez, “zer moduz? emozionatuta, Iñaki? katea ia eginda daukagu hemen, baina pixkat sosoa da hau, ahizpa eta biok irrintzika gabiltza baina ez da beste inor animatzen!”. Arrazionalak hor egoteko betebeharra sentitzen du, emozionalak gainera herri baten epika sentitzen du hatzetatik gora igotzen. Atzera Andra Maria zurira itzultzean Kutxik forma hartua du: Martak eta Gabirelek tokia aurkitu dute.

“Gure Esku Dago, aurrera!”, leloa oihukatzen ari dira batzuk doinu aski ezagunean. Ez du giroarekin bat egiten, pentsatu duzu. Celedonen balkoitik ikuspegia paregabea da: ondo lotuta daude zapiak, Mateo Morazatik ia legebiltzarreraino. Dantza talde batek Gure Esku Dagoren abestia alaitasunez darama Andra Maria plazaren punta batetik bestera. Olatuarena egiten dabiltza talde batzuk: zergatik jakin ez arren, oso dibertigarria egiten zaie, eta irribarreak kutsatzen ditu. Kalean paseoan dabiltzanei ere aurpegia argitzen zaie ikuskizun horrekin. Aldarrikapena distantziaz ikusten duenarengan oroitzapen polita sortzea da mobilizazio honen bertute handietako bat.

Kamerak legebiltzar atarira begira daude, Herritarron Ituna eskuz esku Aroarengana heldu den arte. Jone Amonarrizek eta Angel Oiarbidek, biek eman diote amaiera ekitaldiari telebista aurreko agerraldiarekin. Bitartean, antolakuntzakoek katebegiei: “Ibilbideko kilometroak bete ditugu. Zorionak!”, txalo beroa sortu dute, harrotasuna, poza eta konplizitatea. Hasierako lotsak eta errezeloak apaldu dira, eta piztu da sentimendu kolektiboaren txinparta.”Txoria txori” abestiaren letrak eta doinuak indarrez datoz Andra Maria plaza goitik behera. Eguzkiak goian segitzen du, eta kosta bazaio ere, negu luzea amaitze bidean dela dirudi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku: “Euskal gizarteak urratsak egin nahi ditu Euskal Herriaren burujabetza osoaren bidean”

Larunbateko manifestazio jendetsuaren ondoren, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku mugimenduko bozeramaile Josu Etxaburuk eta June Romatetek agerraldia egin dute Donostian. "Euskal herritar gehienak ordezkatzen dituzten erabaki eta adostasunak" lortzeko,... [+]


2025-06-09 | Uriola.eus
Festa giroarekin aldarrikatu dute erabakitzeko eskubidea milaka lagunek

Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


2024-11-18 | Leire Ibar
Ekainaren 7an manifestazioa antolatu du Gure Eskuk, ‘Herri Libre Bat-Euskal Herriak Erabaki!’ lelopean

"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]


2024-10-17 | Julene Flamarique
Gure Esku-k “herri bat bagarela” erakutsiko du azaroaren 16an bideo maratoi batekin

Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]


Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Eguneraketa berriak daude