Gasteizko emakume arrazializatuek greba feministan parte hartzeko deia egin dute

AMAR taldeko kideak grebara dei egiten

2019ko otsailaren 19an - 12:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Migratu eta aliatuak barrikadetara!” lemapean, grebarekin bat egin du emakume autoktono eta arrazializatuen AMAR kolektiboak. “AMAR emakume migratu eta aliatu gisa identifikatzen ditugun bertoko emakumeez osatutako kolektibo mistoa da. Arrazializatutako emakumeek jasaten dituzten zapalkuntzak eta tratu txarrak ikusarazi nahi ditugu, bertoko lagunekin sortutako aliantzaren bitartez. Horregatik M8ko grebarekin bat egingo dugu. Migratu eta Aliatu, kaleak hartu!”, adierazi dute.

Bost ardatzetan ­–pentsionistak, ikasleak, enplegua, kontsumoa eta zaintza– oinarrituko da greba, eta patriarkatuari, kapitalismoari, heteroarauari eta kapazitismoari bezalaxe, kolonialismoari ere planto egitea du xede. “Mundu kolonial batean bizi gara, desoreka baitago pertsonen eta lurraldeen arteko harremanen artean (…) Kapitalismoak kolonialismoa du aliatu nagusi. Arrazismoa ezartzen du hierarkia menperatzailearen oinarrian, gizatasunaren azpitik jartzen ditu arrazializatutako gorputzak, deshumanizatu egiten gaitu, eta eskubideez desjabetu. Horrek “markatzen” du zer bizitzek axola duten eta zeintzuk ez, eta esplotazio ekonomikoa antolatzen du”, dio grebara begira publiko egin duen dossierrean Euskal Herriko Mugimendu Feministak.

AMAR kolektiboaren bideoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!