Galtzak janzteagatik Basauriko sokatira txapelketatik kanpo utzi dutela salatu du emakume batek

  • Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.


2022ko urriaren 17an - 11:17
Galtzak janzteagatik sokatiran parte hartzea galarazi diote neska bati / Argazkia: Geuria

Emakume batek salatu du ostegunean Basauriko San Fausto jaietako kuadrilla arteko sokatiran parte hartzea debekatu ziotela, gona beharrean galtzak zituelako jantzita. Kuadrillek jokoa arautzeko ezarritako irizpideen arabera, emakumeek gona jantzi behar dute eta gizonek prakak. Osteguneko gertaera salatzearekin batera, emakumeak sare sozialetan azaldu du aspalditik eskatu duela arauek ez behartzea neskak gona janztera, baina kuadrillen arteko bileran ez dela aintzat hartu eskaera.

Areago, kontrako jarrera hartzea leporatu die: "Arauak legezko hutsune bat zuela esan zidaten, jantzi ofiziala jantzi behar zela jartzen baitzuen, eta kito, generoen eta sexuen arteko bereizketarik gabe. Baina, dirudienez, Herriko Taldeen hurrengo bileran gaia aipatu zen, eta sexuena zehaztu zuten, inori galdetu gabe eta kuadrilletan bozketarik egin gabe", azaldu du emakumeak sareetan BERRIAk jaso duenez. Itsaslapurrak kuadrillako kide da bera, eta sokatiran galtzekin parte hartu nahi duela esan du, gonarekin ez delako “identifikatua sentitzen”.

Joko eremura sartzea galarazten dioten momentuko bideo baten bidez egin du biktimak salaketa sare sozialetan. Azaldu du “publikoki diskriminatu” dutela, eta horren aurrean, “amorrua eta ezintasuna” sentitzen dituela. Galtzekin parte hartzea eragotzi izana Eusko Jaurlaritzaren Berdintasunerako Legearen aurka doala ohartarazi du, eta kasua Basauriko Emakumearen Etxera eraman du.

Herriko Taldeak eta  Zigorrak eta Itsaslapurrak kuadrillek ohar batez argitu nahi izan dute arauak asanbladan “aho batez” adostutakoak direla. Jantzien kontua hainbatetan eztabaidatu dela dio, baina “sentsibilitate handiko gaia” dela-eta, pixkanaka tratatuko dela. Hala ere, eztabaida tradizioaren argudioari kateatuko zaiola dirudi: kuadrillek iritzi diote jantziei eustea haien “esentzia” mantentzeko eta gainerako herrietatik bereizteko modu bat dela.

Kiskali Basauriko Gazte Talde Feministako kideek GEURIA hedabideari adierazi diote bat egiten dutela emakumearen salaketarekin, “jantziek ez dutela generorik eduki behar” uste baitute. Aurten gertatutakoa konpondu ezin bada ere, ziurtatu dute hurrengo urteetan mugimendu feminista bezala parte hartuko dutela jantzi ofizialen inguruko eztabaidan.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
Manu Agirre. Ume itsuekin akordatzen?
"Gu ez gara Euskal Herri politiko eta instituzionalean bizi"

Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]


Unibertsitateko ikasleak, bazterkeria arriskuan dauden haurren bidelagun

Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]


Magdalena Piñeyro. Lodi matxinoa
"Ardura indibidualetik atera behar dugu, eta lodifobia arlo kolektiboan kokatu"

2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]


Andrea Momoitio. Memoria historiko feminista
"Putentzat eta eroentzat ez da demokraziarik izan"

1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]


Jennifer Alonso, lan orientatzailea
“Inklusioa lantzeko bide asko dituzte enpresek, aukerak eta denbora besterik ez dira behar”

Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]


Eguneraketa berriak daude