Galdakaoko Udalak salatu du zahar-etxeetan diotena baino hildako gehiago egon direla

  • “Hildakoak ez dituztela diote zahar-etxe batzuek, baina badakigu heriotzak izan dituztela”. Halaxe adierazi diote Galdakaoko Udaletik Geuria aldizkariari. Azaldu dutenez, azken egunetan hainbat datu bilketa egin dituzte, baina hildakoen kopuruak ez datoz bat beraiek eskura dituzten informazioekin.


2020ko apirilaren 9an - 17:55
Galdakaoko Aperribai egoitza, DomusVi-k kudeaturik dago (arg: DomusVi)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Koronabirusa egiaz aitorturikoak baino hildako gehiago eragiten ari dela gero eta agerikoagoa da, estatistika eta datuen arabera. Hego Euskal Herrian ere desfase handia dagoela jakin da. Datuen ezberdintasun horren atzean, zahar-etxeetan gertatzen ari denak ere badu zerikusia askoren ustez eta Galdakaoko hiru egoitzetako kasua izan daiteke horren adibide.

Galdakaoko Udalak salatu du zahar-etxe batzuetan koronabirusagatik hildakorik ez dutela izan esan arren, beraiek eskura dituzten informazioengatik badakitela heriotzak gertatu direla. "Kezkatuta eta haserre" mintzatu zaizkie Geuria aldizkariari: "Berariaz eskatuta datuak jaso ditugunean ere, kasu batzuetan errealitatea are larriagoa dela konturatu gara", diote Udaletik.

Esaterako, Aperribaiko egoitzan, 12 hildako izan direla baieztatu diete, baina "14 heriotza zenbatu dituzte beste batzuek". Datuak biltzeko zailtasunak ere salatu ditu Galdakaoko Udalak, egoitzetan telefonorik hartzen ez zutelako.

Egoitzako langile, zuzendaritza, egoiliarren senide eta Bizkaiko Aldundiarekin harremanetan jarri dira egoera bideratzeko, baita neurriak hartu eta gardentasun gehiago eskatzeko ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.