Funtsezko enpleguen langileei COVID pasaportea eskatzeko estatu mailako legea eskatu du Ramiro Gonzálezek

  • Langile horiek txertatzea “derrigorrezkoa baldintza” izan beharko luke Arabako diputatu nagusiaren ustez. Zaharren egoitzetako egoiliarren senideek salatu dituzten gabezia eta murrizketak ukatu ditu, eta esperantza bakarra txertoa dela adierazi.


2022ko urtarrilaren 3an - 17:34
Azken eguneraketa: 18:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ser irratian egin ditu adierazpenak Gonzálezek astelehen eguerdian. COVID pasaportearen ezinbestekotasuna eremu gehiagotan ezartzea dagoen galdetuta, baiezkoa erantzun du Gonzálezek, “baina horretarako estatu mailako marko legal bat behar da, ziurrenik lege organiko baten bitartez”. Diputatu nagusiak “funtsezko enpleguetako langileentzako” txertaketa “derrigorrezko baldintza” izatea defendatu du. Argitu du txertatzen ez direnak kaleratzearen aurka dagoela, baina lan egiteari “edo behintzat pertsonekin kontaktu zuzenean egiteari” utzi beharko lioketela adierazi du

Zaharren egoitzen errealitatea

Arabako zahar etxeetan ematen ari diren kutsatzeengatik galdetuta, ahaldun nagusiak aitortu du kopurua gora egiten ari dela bai egoiliarren bai langileen artean. Azpimarratu du halere “oso gutxi” direla ospitaleratutako egoiliarrak, zein hildakoak. 3. dosiaren txertaketari egotzi dio datu ona, Omicron aldaeraren ezaugarriei aipamenik egin gabe.

Zahar Etxeetako egoiliarrak eta senideak batzen dituen Babestu Araba Elkarteak eta beste senide batzuk egin dituzten salaketak aipatu dizkiote Gonzálezi elkarrizketan. “Egoitza batzuetan, bisitetarako hitzordua eskatu behar dute oraindik ere, eta ez dute egunero bisitarik eta irteerarik izaten; bisita eta/edo irteerako denbora murriztu zaie, afalordua aurreratzeko (...) Elkarteak bisitan sartzeko eta egoiliarrak irteerak egiteko gehiegizko mugak eta debekuak salatu dituzte (...) Egoiliar batzuek 31 egun dituen abenduan 20 eman dituzte konfinatuta, presorik arriskutsuena bezain isolatuta, egunean 24 orduz logelan. Abenduaren hasieran hamar egunez konfinatu zituzten COVID 19 positibo eman zuen langile batekin kontaktuan egoteagatik, nahiz eta haiek PCR negatiboa izan eta txertatuta egon”, salatu du esaterako Babestu Arabak. Gonzálezek informazio horiek gezurtatu ditu. Aldundiaren protokoloa betetzen ari dela ziurtatu du, eta protokolo horrek osasunaren babesa eta “bizitza sozialarena” uztartzen dituela azaldu.


Covid-19 shockean adi kanalean gehiago
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...