Frogatu dute Johnson & Johnson multinazionalak bazekiela haurrentzako hautsetan amiantoa erabiltzen zuela

  • 1971. urtetik Johnson & Johnson farmazeutikak bazekien bere talko-hautsen produktu batzuetan amianto maila arriskutsuak zituztela, Reuters albiste agentziak egindako ikerketa batek frogatu duenez. Amiantoak minbizia eragiten du.

Johnson & Johnson multinazionalak bazekien minbizia eragiten duen amiantoa zuela bere zenbait produktutan.

2018ko abenduaren 18an - 12:28

Minbizia eragiten duen elementuari buruzko aurkikuntzak ezkutatu egin zituela ere jakinarazi du ikerketak. Orain, Johnson & Johnson enpresak milaka epaiketari aurre egin beharko dio, haurrentzako hautsek minbizia eragin izana egotzita, Democracy Now guneak jaso duenez. Enpresaren akzioek %10eko galera izan zuten ostiralean, albistea publiko egin ostean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude