1971. urtetik Johnson & Johnson farmazeutikak bazekien bere talko-hautsen produktu batzuetan amianto maila arriskutsuak zituztela, Reuters albiste agentziak egindako ikerketa batek frogatu duenez. Amiantoak minbizia eragiten du.
Minbizia eragiten duen elementuari buruzko aurkikuntzak ezkutatu egin zituela ere jakinarazi du ikerketak. Orain, Johnson & Johnson enpresak milaka epaiketari aurre egin beharko dio, haurrentzako hautsek minbizia eragin izana egotzita, Democracy Now guneak jaso duenez. Enpresaren akzioek %10eko galera izan zuten ostiralean, albistea publiko egin ostean.