Frederic Haranburu askatzea deliberatu du Parisko Dei Auzitegiak, baina preso segituko du

  • Xistor Haranburu euskal preso politikoa askatzeko erabakia hartu du Parisko Dei Auzitegiak, alabaina, erabakia jakin bezain laster Estatuaren Ministerio publikoak helegitea ezarri du. Beraz, prokuradorearen aginduz, Haranburuk preso segituko du. Euskal Elkargoan agerraldia egiteko deia egina dago 17:00etan.


2019ko uztailaren 5ean - 16:42
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Frederic Haramburu Xistor aske uzteko eskaera egina zuten azkenaldion Bake Bideak eta Bakegileek. Uztailaren 5ean preso senpertarraren baldintzapeko askatasun galderari buruz erabaki behar zuen frantziar justiziak. Baita egin ere, Parisko Dei Auzitegiak euskal preso politikoa askatzeko erabaki baitu. Alta bada, Estatuaren Ministerio publikoak helegitea ezarri du. Beraz, prokuradorearen aginduz, Haranburuk preso segituko du.

Bake Bideak eta Bakegileek, gatazkaren konponbidearen alde ari diren bi eragileek erabakia “ona” dela adierazi dute eta auzi-saioaren egunean, ostiral honetan, elkarretaratzea antolatu dute Baionako Euskal Elkargoaren egoitzaren aitzinean. Izan ere, azken finean preso senpertarrak espetxean jarraituko baitu

Ipar Euskal Herriko hautetsi talde bat Euskal Elkargoan bildua da arratsalde hasieratik, euskal presoari buruzko erabakiaren berri elkarrekin hartzeko. Agerraldira biltzeko deitu dute 17:00etarako.

Unai eta Ion Parot anaiak eta Jakes Esnal euskal presoen modura, Haranburuk.30. urtea bete du espetxean. 1990eko apirilean atxilotu zuten. Bizi osorako zigorra bete behar badu ere, 2008tik aukera dauka baldintzapean libre ateratzeko, alta, 2013az geroztik egindako eskaera guztiak ukatu egin dizkiote tribunalek.

Berria egunkarian agertu bezala, 2015ean, Diziplina Anitzeko Komisioak argudiatu zuen Xistor Haranburuk bere engaiamendu politikoarekin tinko segitzen zuela. Edonola ere, haren askapena aldarrikatzeko mobilizazio asko izan azken urteetan; besteak beste, joan den apirilean.

 


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.