Frantziako Gobernuaren agindua desobeditu eta denda txikiak irekitzea aztertzen ari dira

  • Baionan lehenengo, Donibane Garazin ondoren, elkarretaratzeak egin dituzte merkatari txikiek, “denak hetsiak edo denak idekiak” lelopean. Amazon eta enparauek trabarik ez duten bitartean, tokiko merkataritza itotzen ari direla salatu dute eta Frantziako Gobernuaren aginduaren kontra, egun batez dendak irekitzea pentsatzen ari direla aurreratu du Biarritzeko merkataritza bulegoko lehendakariak.


2020ko azaroaren 10ean - 17:46
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Distantziak mantenduz eta maskarak jarrita, dendari txikiek lan egiteko aukera aldarrikatu dute beste behin. Merkataritza txikiak duen balioa eta egiten duen lan soziala nabarmendu dute, pandemia egoera honetan “alimaleko esfortzua” egiten ari direla, baina agintarientzat ez direla esentzialak.

Hala, abenduaren 4rako desobedientzia ekintza bat ari dira aztertzen: dendak irekitzea. Biarritzeko merkataritza bulegoko lehendakariak dio ez dutela legez kanpo aritu nahi, “baina ez digute beste biderik uzten”.


Tokian tokiko ekonomia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.