Bizi! mugimenduak Amazonen autozerbitzu-gune bat blokatu du Baionan

  • Amazon multinazionalak Baionako Monoprixen daukan “Amazon Hub” autozerbitzu gunea zigilatu du Bizi! mugimenduak asteazken goiz honetan. “Amazon saltoki ttipien hiltzaile” edo "Ez hemen, ez nehon" zioten kartelak erakutsi dituzte protesta egin bitartean.


2020ko azaroaren 18an - 09:53
Bizi! mugimenduko kideak Amazon Hub gunea blokatzen (argazkia: Bizi!).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tokiko merkataritzan eta kliman daukan eragin negatiboa salatu asmoz, Bizi! mugimenduko hainbat kidek asteazken goiz honetan zigilatu egin dute Baionako Monoprix saltokian multinazionalak daukan autozerbitzu-kutxa. Amazonen webgunean egindako eskariak bertan jasotzeko aukera ematen du kutxa horrek eta ekintzaren bitartez salatu nahi izan dute multinazional estatubatuarrak nolako kaltea eragiten duen gure inguruan.

Ekhi Erremundegi Ipar Euskal Herriko Hitza-ko kazetariak jaso du Twitter bidez protesta. Txio honetako bideoan entzun daitezke Bizi! mugimenduak ekintza hau egiteko erabili dituen arrazoiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazon
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!