Koronabirusa tarteko, presoen zigorrak egokitzeko neurriak hartu ditu asteazkenean Frantziako Gobernuak. Alabaina, euskal presoei ez zaizkie neurri horiek aplikatuko. Bake Bideakek diskrimizazio salatu du.
Koronabirusak sortutako egoera tarteko, Frantziako Gobernuak presoentzako neurriak onartu zituen dekretu bidez asteazkenean. Euskal presoen kolektiboa, baina, neurri horietatik kanpo utzi du, terrorismoaren aurkako jurisdikzioetan kondenatuak izateagatik.
Bake Bideak-ek gaitzetsi egin du Frantziako Gobernuaren jarrera, eta adierazi du euskal presoen kolektiboari ere aplikatu beharko zitzaizkiola neurri horiek. “Ez dugu diskriminazio hau onartzen; zuzenbidea pertsona guziei eta egoera guzietan aplikatzera deitzen dugu”, adierazi dute.
Egun, 37 dira Frantziako Estatuko espetxeetan preso dauden euskal presoak, Bake Bideakek zehaztu duenez. Horietatik bost 65 urtetik gorakoak dira, eta gaixotasun larriak dituztenak ere badaude tartean. “Birus honen aitzinean arriskuan jartzen ditu. Preso horiek egoera honetan mantenduz, boterea suarekin jolasten ari da”, azpimarratu dute.
Onartutako azken neurriek Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Frantziako Justizia Ministerioak orain bi urte adostutakoarekiko kontraesankorrak direla adierazi dute, eta beharrezkotzat jo dute euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzea. Askatasunerako eskubideak aplikatzea eta gaixorik dauden presoak aske uztea eskatu dute.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]