Baionako Zitadelan egitekoak dituzten obrak salatu dituzte CADE ingurumen elkarteen batasunak, Bergeret-22 auzotarren kolektiboak eta Attaque elkarteak, prentsaurreko bidez. 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete; alta, Tokiko Hirigintza Planaren arabera eremu babestu gisa kontsideratuak dira.
Aturri bazterrean dute Zidatela, geltokiaren gibel aldean, gora-gora. 1960az geroztik bertan dira RPIMa itsas infanteriako paraxutisten lehen erregimentukoak, eta horren froga dira noiznahi entzuten diren tiro hotsak. 43,8 hektareako eremuan obrak egitekoak dituzte eta horiek ekarriko luketen "artifizializazioa" salatu dute CADE, Bergeret-22 eta Attaque elkarteek: 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete. Alta,1986ko Itsasbazterreko Legearen baldintzapean dago Lapurdiko hiriburua eta lege horren arabera, Tokiko Hirigintza Planak oihan eremu babestu gisa kontsideratzen ditu hiriko oihan gune esanguratsuak –Zitadelakoa barne–. Hori horrela, 1,5 hektarea horiek ez lituzkete hunki behar. Kontua da hirigintzarako dokumentu hori aldatzeko eskaera luzaturik duela, hain justu, RPIMak. Oihanaz gain, ingurumenari loturiko beste hainbat kezka dituzte: bioaniztasunaren galera, uraren kalitatea eta beste.
Aterpe bat, polo multi-tekniko baten plantatzeko eraikina, Hiri Borrokarako Formakuntza Eraikina, itsasketa konpainiako manamendurako beste bat, aparkaleku bat eta euri uren sarea arraberritzeko bi ur biltegi eraikitzekoak dituzte. Horren aurkako mobilizazioa abiaturik dute ekologistak zein Santa Izpiritu auzoko herritar batzuek. Abiaturiko inkesta publikoan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Arazoa da informazioa ez dela pasa eta, elkarteek salatu dutenez, herritarrak ez direla informatuak ez proiektuaz ezta inkesta publikoaz ere. Irailaren 20an itxiko dute inkesta.
Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]
Urriaren amaieran Calin (Kolonbia) egingo den Biodibertsitateari buruzko COP16 biltzarra mugarri izan daiteke, lehen aldiz ekosistemen galera jarri nahi delako CO2 isurien eta berotze globalaren arazoen mailan. Baina noiz utzi zion horrela izateari?
“Mikroplastiko” hitza lehenengoz erabili zenetik 20 urte bete diren honetan, ikertzaile-talde batek urte hauetan ikasitakoa errepasatu dute, Science aldizkarian argitaratu duten lan batean. Eta ondorio garbiak atera dituzte: ingurune natural guztietan oso hedatuta... [+]
Sekreturik ez esan baratzean. Bai bai, adi baratzean. Zer agi ere ataizean ibili, begi-belarri. Ezkutatzekorik baduzu ez azaldu baratzean. Patatak (Solanum tuberosum) begiak ditu, artoak (Zea mays) belarriak, arrosondoak (Rosa spp.) antena zorrotzak, asunak (Urtica dioica)... [+]
Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken urteotan, azoka plazaren inguruko hausnarketa prozesuan buru-belarri aritu dira... [+]
Naturazaleren batek galdera hori irakurri eta pentsatuko zuen seguruenik: “Galdetzea ere! Ez dute zerikusirik!” Egia da, bai, behin ezagututa erraz desberdintzen direla oreina eta orkatza. Baina batzuentzat ez da erraza mendian halako animalia ikusi eta ziurtasunez... [+]
"Kanpora begira" bizi izan garen udararen ondoren, udazkenak geure buruarekin berriro konektatzera, errutinara itzultzera eta bertan nola sentitzen garen entzutera gonbidatzen gaitu. Eta udazkenean zer behar dugu osasuntsu eta energiaz beteta sentitzeko? Garaiko jakiek... [+]
Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]
Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]
Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa diruz hornitzeko. Espainiako Kongresuan talde politiko guztiek aho batez eskatu diote, berriz ere,... [+]