Europako gaietarako Frantziako estatu idazkariak adierazi du ituna berresteak "frantses herriaren batasunari eta hizkuntzaren erabilera ofizialari" muzin egitea ekarriko lukeela, besteak beste.
Frantziak ez du Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berretsiko, beste behin. Alsazia Elebiduna federazioak ituna berresteko eskatu zion Emmanuel Macroni otsailean. Abuztuaren amaieran erantzun du Laurence Boone Europako gaietarako Frantziako estatu idazkariak, Frantziako Konstituzio Kontseiluak ebatzi zuena gogora ekarrita. Ebazpenaren arabera, Frantziak Ituna berresteak muzin egitea ekarriko luke "errepublikaren zatiezintasunaren konstituzio-printzipioei, legearen aurreko berdintasunari, frantses herriaren batasunari eta hizkuntzaren erabilera ofizialari".
Hala ere, Boonek adierazi du ituna ez berresteak ez duela eragozten hizkuntza gutxituak irakasten eta sustatzen jarraitzea, "Frantziaren ondare kulturala" direlako.
Espainiako Kongresuan hizkuntza gehiago mintzatu daitezke joan den astetik: euskara, galiziera eta katalana, aldibereko interpretazioarekin norabide bakarrean. Asturierak eta aragoierak, estatus txikiagoa erdietsi dute: diputatuek erabil ditzakete, itzulpena jarraian ematen... [+]
Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.
Kantuta Killa eta Wari Rimachi, Ayllu Mayu Wasi komunitateko bi indigenari barre egin zieten Bien de mañana programan. Erasoak salaketa asko eragin ditu, eta programak barkamena eskatu behar izan du.
Martinikako asanbleako bozeramaileek kreolera hizkuntza ofiziala bihurtzeko artikulu bat aurkeztu zuten maiatzaren 25ean. Parisko Gobernuaren ordezkari nagusi eta Martinikako prefektuak, ordea, atzera bota du proposamena, isla hartako hizkuntza ofiziala, frantsesa dela... [+]
Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]