Frantzia eta Espainiako Estatuek diote koordinatuta daudela euskal presoen gerturatzearen auzian

  • Joan den larunbatean, urtarrilak 13, euskal presoak Euskal Herritik gertuen dauden espetxeetara gerturatzen hasiko dela jakinarazi zuen Parisek. Madrilek dio erabaki horren jakitun zela, nahiz eta gaur gaurkoz Espainiar Estatuak ez dituen gerturatuko.


2018ko urtarrilaren 16an - 11:14
Arg: Fernando Perez, EFE
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Gobernuak dio bazekiela Frantziak datozen asteetan euskal presoak gerturatzen hasteko asmoa zuela. Ez du erabaki horren aurka egin Madrilgo exekutiboak, nahiz eta Espainiako Estatuan, gerturatzearen ideia “hipotesia” ere ez den egun.

“Espainiako agintariekin era koordinatuan ari gara lanean”, Frantziako Justizia ministerioko bozeramailearen adierazpenak jaso ditu Mediabaskek. Antzeko adierazpenak egin ditu Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak Vocento taldeko hedabideei eskaini dien elkarrizketan.

Espainian euskal presoen gerturatzearen inguruan eman daitezkeen pausoez galdetuta ez du ezer argirik adierazi Zoidok. Gaur gaurkoz Espainiako Estatuan EPPK-ko kideek egin dituzte gerturatze eskaerak, banan-banan ukatzen ari da Espetxe administrazioa.

Foro Sozialak duela pare bat aste iragarri zuen uda aurretik espero dutela ETAren behin betiko desmobilizazioa. Horren ondoren Espainiako Gobernuak eman ditzakeen pausoen inguruan ez du argitasun handirik eman barne ministroak. Espetxe legedia aldatzea aipatu du elkarrizketan “modernizatu eta egokitzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
Eguneraketa berriak daude