Franck Dolosor kazetariak EITB utziko du 22 urte eta gero

  • Urdin Euskal Herria Irratian jarraituko du lanean. Larunbatero, Radio Euskadi-ko La Galeria saioan jardungo du.


2021eko irailaren 6an - 10:30
Azken eguneraketa: 12:35
Argazkia: EITB
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kazetariak berak eman du berria sare sozialen bidez. 22 urtez EITBn lanean aritu ondoren, Franck Dolosorrek Urdin Euskal Herria Irratian (Ipar Euskal Herriko irrati publikoa) jarraituko du bere bidea. Komunikatzaile lapurtarra Ipar Euskal Herriko berrien irudia izan da, albistegietan eta Iparraldearen orena saioan. Bere azken erreportajea irailaren 13an igorriko da programa horretan.

Asko izan dira Twitter bidez Dolosorri urteetan egindako lana eskertu dioten lankide zein herritarrak. Kazetari bikaina dela nabarmendu dute eta zorte ona opatu diote bide berrian, “faltan” izango dutela onartu duten arren.

Tartean egon dira Hedoi Etxarte —"Serio? Niretzat zu zara Iparraldeko telebista"—, Xabier Euzkitze —"Eskerrik asko eman diguan guztiagatik. Bide berri on, adiskide!"— zein Oihana Daguerre —"Soinu mundura ber itzultzen zara. Pozten naiz zuretzat Franck. Bide on!"—.

Kazetariak, berriz, ikus-entzule guztiei eskerrak eman dizkie: bi hamarkadatan bizi izandako esperientzia “zoragarria” izan dela onartu du. 

Orain EITB utziko badu ere, Radio Euskadi irratiko La Galeria saioan  hartuko du parte Dolosorrek. Larunbatero, 21:30etan, Begoña Yebrarekin batera arituko da Hego Euskal Herriko katean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2025eko otsailaren 26
EITB

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!