Frackingaren aurkako protestak nazioartean

  • Gasa lurpetik erauzteko fracking praktikaren aurkako protestak ugariak dira nazioartean. Batetik, Greenpeaceko 25 kide inguru Chevron petrolio-konpainiaren zulaketa-gunearen parean kateatu ziren hilaren 7an Pungestiko herrian (Errumania). Multinazionalak esplorazio-putzuak zulatzeko onarpena iazko urrian eskuratu zuen, Errumania osotik gasa erauzteko sistema horren aurkako protestak hedatu ziren arren.


2014ko uztailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 12:02
Errumanian Greenpeaceko kideak 15 orduz egon ziren protestan (Irudia:revolution-news.com)

Sei herrialdetako aktibistak enpresaren sarreran kateatu ziren, Chevroni Errumaniatik alde egiteko eskatuz. 15 ordu iraun zuen protestak, Poliziak 25 kideak eraman zituenera arte.

Bestetik, AEBetan, Washingtonen manifestazioa egin dute asteburuan bertan eraiki nahi dituzten instalazioen aurka.

http://cdn.rt.com/files/news/2a/1d/80/00/4.si.jpg


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude