Gasa lurzorutik erauzteko teknikak (haustura hidraulikoak edo frackingak) Espainiako Estatuan dituen ondorioei buruzko txostena (pdf) plazaratu du Ekologistak Martxan taldeak. Dioenez, teknika horren bideragarritasuna ikertzeko eskatu edo eman diren baimenen ia %80k, akuifero ezagunen gainean dauden lekuei eragiten diete.
Horietako erdiak baino gehiagok, karedun edo karbonatatu motakoak diren heinean, kutsatuak izateko arrisku handia dute. Ekologistak Martxanek azaldu duen moduan, frackingak erabiltzen dituen produktu kimikoak kutsakorrak dira, eta kalteak eragin ditzake herritarren osasunean: "Gaur egun herritarren %30 baino gehiago –14 milioi lagun– hornitzen dituzte akuiferoek, eta haietako asko frackinga erabili nahi den zonaldeetan bizi dira. Arrisku handiena Ebroren goi-ibarrak bizi du, Ciudad Realeko eta Burgosko zonalde batzuek, esaterako. Hori dela-eta, akuiferoen gaineko baimen guztiak bertan behera eskatu die Ekologistak Martxanek Espainiako Gobernuari, konfederazio hidrografikoetako presidenteei, Kongresuko talde guztiei eta autonomoa erkidegoetako administrazioei.
Informazio gehiago:
AEBetako enpresen nahietara egokitutako plana. Unai Brearen erreportajea ARGIAn. Subillana Gasteizen eskisto gasa ustiatzea bideragarria ote den aztertzeko lehenbiziko bi putzuak egin nahi dituzte. Besteak beste egitasmo horri buruz mintzo da erreportajea.
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.