Fortnite bideojokoaren segurtasun huts batek milioika erabiltzaileren datu pertsonalak agerian utzi ditu

  • Check Point zibersegurtasun enpresak erabiltzaileen datuak ikusgai utzi dituzten bi huts handi aurkitu ditu. Dagoeneko arazoa “konponduta” dagoela ohartarazi dute Epic Games bideojokoaren enpresa sortzaileak eta kontu-ikuskariek.


2019ko urtarrilaren 17an - 10:38
Argazkia: Gage Skidmore/Flicr
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Fortnite, azken urteetako bideojoko famatueneko erabiltzaileen datuak lapurtzeko arriskuan izan dira, El Diario egunkari digitalean irakur daitekeenez.

Espainiako Check Point enpresaren zuzendari Eusebio Nievak aitortu duenez, “gure hacker batek aurkitu du segurtasun sistemako ahulezia eta nola erabilia izan zitekeen ikusteko proba bat ere egin du”.

Nievak jakinarazi duenez, bideojokoaren segurtasun sistemako zuloetako bat sortzen zen, Facebook, Google, Playstation Network eta XBOX bezalako plataformetatik saioa hasterakoan, erabiltzaile kontua baimentzean. Bestea aldiz, phising eraso sofistikatuagoa dela gaineratu du.

Epic Gameseko bozeramaile batek adierazi du segurtasun ahultasunen berri izan eta berehala arazoa konpontzen hasi zirela. Bideojokoaren erabiltzaileak beren kontuak babestera ere animatu ditu, “pasahitz seguruak” erabiliz eta norberaren datuak ez partekatzeko ohartaraziz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bideojokoak
Eguneraketa berriak daude