Fiskaltza ere Maroto eta Alonsoren aurkako auzian, diru-kutxa publikoa kaltetu dutelakoan

  • “San Antonio” kasuan  pertsonatu egin da Espainiako Estatuaren Kontuen Auzitegiko Fiskaltza. Kontratu publiko baten bidez diru-kutxa publikoari kaltea eragin zaion ikertzen ari dira.


2015eko maiatzaren 21ean - 12:33
Maroto eta Alonso ikertzen ari dira. (Argazkia: Eldiario.es).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Merkatuko prezioaren gainetik Gasteizko Udalak 2007an Gonzalo Anton enpresariari alokatutako bi lokalengatik susmopean daude Espainiako osasun ministro eta Gasteizko alkate ohi Alfonso Alonso eta Javier Maroto egungo alkatea, besteak beste.

Fiskaltzaren erabakia baieztatu du Europa Pressek eta Gasteizko udaleko oposizioko taldeekin bat egin du, gai horren inguruan pertsonatzean eta kontabilitate epaiketa hasteko eskatuz.

Espainiako Estatuko Kontu Auzitegiak 440.000 euro inguru eskatzen dizkie Alonsori, Marotori eta Gasteizko Udalean zinegotzi izandako beste lau laguni, irregulartasunak eta atzerapen interesak kontuan hartuta.

Informazio gehiago:

- Marotok eta Alonsok diru publikoa enpresari baten mesedetan erabili al zuten?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025-07-02
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude