Ezagutza gabeko gizarterik ez dago; zientzia ezagutzan oinarritzen da eta baita artea ere. Eta ezagutzaren zaindari eta eragile da filosofia. Eta ez da nik esaten dudalako edo zuk horrela irakurtzen duzulako, baizik eta hitzak etimologikoko hala diolako. Giza ezagutzan ezagutza ezagutzaren gain sortzen denez, ezagutza landu behar da. Eta ezagutzak zer behar du? Ezagutzak aldi berean dena eta ezer behar dezake, alegia. Eta guztiaren oinarrian filosofia dago. Eta filosofia ezagutzaz haratago doan jakintzaren inguruko jarrera eraikitzaile, sortzaile eta adiskidetsua da. Horrela ba, filosofiaren inguruan hurrena dator.
Zalantzak. Aukera bat edo bestea. Edota ezezagunak zaizkidan aukerak. Aukerak: bururatzen zaizkidanak, direnak, izan ahal direnak eta izatear daudenak. Nola jakin? Nola jakin baino, zertarako jakin, alegia. Zalantzak errealitatean kokatzen dira. Errealitateak. Ezagutza errealitate jakin batean kokatzen da beti.
Gizakiak errealitate desberdinen inguruko zalantzak ditu. Gizakia izatez soziala da. Testuinguru sozialetan errealitate sozialak gizakiak behar ditu. Denboran kokatuak denak. Denbora.
Eta heuristikoekin jolasean.
Dalí eta urtzen diren ordulariak, modu desberdinean igarotzen den denboraren irudikapena. Erloju urtuak. Alaitasunari eutsiz Lewis Carroll eta Aliziaren Untxia. Eta klasikoetara bueltan Cronosen ordulari gabeko denboraren garrantzia. Ordulariak: klepsidratik edo ureko erlojutik hareako erlojura, Huygensen lehengo penduluraino, gaur eguneko mugikorretako pantailetaraino. Denbora. Bizitza denbora da. Erditze eta hilketa ospakizunetik hainbat errepresentazioetara: Pirinioetako Gargas haitzuloko eskuen irudietatik, Kapera Sixtinora eta Zaratustraren babeslekura. Borges maitea. Oteiza kuttuna.
Hipatiak zioen bezala pentsamenduak errealitateak baino boteretsuagoak dira. Gizakia. Natura versus Nurtura. Hala al da? Aristotelesen eta egoeren potentziari inguruko gogoetaren arabera hala izan daiteke, edo ez: dena potentzian izan daitekeelako, alegia. Budismoak ere izan daitekeena izaten ari denaren eta izan ahal denaren emaitza aldakorra dela omen dio. Hegelek dinamika dialektikoaren arabera tesi, antitesi eta sintesiaren arteko dinamika berreraikitzaileetan kokatzen du muina. Errealitatea fenomenologiaren ikuspegitik Leibniz eta Kanten arteko talka. Lorenzen ekuazioak eta kaosaren teoria. Eta Braque edo Picassoren Mandolina eta emakumea begiratuz, errealitatea plano aldakor desberdinen baturaz osaturiko plano dinamiko aldakor bezala bizi dut. Eta zoragarria da. Zoriz edo ez, zoriona dena da zoragarria. Etimologiarekin solasean ibiltzea: plazer bat.
Ez dakit izatez gizakia ona edo txarra den: Hobbes eta Lockeren arteko eztabaida errekuperatuz eta atzera begirada horretan Esau eta Jacoben dilisten platera gogoratuz, Varsobiako Getora, eta Irena Sendlerowa “Varsobiako aingeru”ra. Eta ezin jakin. Agian. Kuhnen arabera hainbat paradigmek pentsamolde pentsamendua baldintzatzeko boterea edukita; Turneren aburuz izaeran gizarteak gizakiaren gain eragin handia omen duela; eta biologiak izaerarengan izan dezakeen eragina (adibidez: Gray, Eysenk, Morris) dela eta, guzti horiek aintzat hartuz nola jakingo dut ba zer den nirean nirea edo berez dagokidana, eta zer den paradigma, ingurune edota biologiaren ondorio. Proportzioak. Neurriak. Pali Kanoneko erdi bidea. Oreka eta funanbulista filosofikoak. Ondorioak. Zuzenak eta zeharkakoak eta ezagutu ezin ditugun aldagaien eraginak dantzan daude. Haendelen re minorrean dagoen 4. suitaren Sarabandea. Ederra.
Edertasuna. Ederra da buruko burutazioak eteten dituelako eta pentsarazten ez didan plazera sortzen duelako. Pentsatzeak uko egin nahi ez diodan plazera ematen dit ere, eta plazera gustuko dut. Filogenetikoki ditugun oparien artean nukleo accumbens-a dugu. Serotonina ere. Dopamina, noski. Escohotadoren frogak. Oreka eta eudemonismoa.
Hedonismoaren eta eudemonismoaren arteko solasaldiaren arabera bizitzan helburu zilegi eta zintzoak izatearekin bat plazer etikoa lortuz ongi izatea eskuragarri izan dezakegu. Etika. Kanten inperatibo kategorikoa. Kristautasuneko eta hainbat erlijioen urrezko legea: besteei zuk gustuko ez duzun hori ez egin. Behintzat galdetu gabe; behintzat mingarria dela jakin gabe… Behintzat. Behia. Behiak hausnarrean. Koadro bukolikoak. Orsay museoa. Inpresionismoa eta errealitatearen errepresentazioan definizio faltaren beharra. Manet eta Monet. “Eguzki sorberriaren inprimaketa”.
Eguzkia. Ra. Egiptiarrak. Orionen gerrikoa. Piramideen etika eta honen falta. Langileen eskubideak. Ramses III. aren garaiko testuingurutan gertatutako lan grebak. Lan grebak. Marx eta Engels. Alienazioa. Testuinguru drakonianoak. Luis XVI.ena eta gillotina. Versalles eta Ispiluen gela. Lurra eta Zerua. Lurreko deabruak. Leviatana. Boterea eta ustelkeriaren arriskua. Enpatia falta. Betidanik. Izatez? Epigenetikaren eraginaren zantzurik? Ile gabeko tximinoak? Okerragoak? Erositako larruko baloiaren jatorri hiltzailea. Jolasa du helburu. Helburu bai, jatorria ez. Dinamika neoliberalisten krudeltasuna. Burtsan platanoen prezioen igoerak, gorbatadun batzuen aberaste ekonomikoa eta aurri etikoarekin bat milioika hilketa ospakizun eta gabekoak sortzen ditu.
Luteroren tesia. Tripalium-a. Lana, eudemonismoa eta serotonina zerutik lurrera ekarri nahi izan zuten. Minosen labirintoa. Narcisoren ugaltze gremlimnianoa (bai, Gremlimen, piztitxo berdeen inguruan ari da testua). Pigmalion, arren, erantzun: nor da Galatea? Errealitatearen arerio? Nor da?
Gurasotasuna. Jabetza gabeko maitasuna eta zaintzari erreparatzen diote gurasoek. Edozein izan daiteke guraso. Biologia eta etika. Utopiaren ez jaiotza. Falansterioen porrota. Tomas Moro eta Charles Fourier triste daude. Nor da zoriontsu “Mundu zoriontsuan”? Utz dezagun Huxley merezitako deskantsuan. Ederra Huxley.
Heraklitoren makilak edozein adar eutsiz eta uretan jarriz uler ditzakegu. Hipatiaren hilerokoaren adibidea etika eta edertasunaren arteko errealitatean. Emaginen lana eta galderen jatorria aztertuz Sokratesen amaren bidez bere semearen mundua uler daiteke. Platonen zaldien eta gurdizainaren arteko dinamika eskuko balantzan pisu desberdinak manipulatuz erraz uler daiteke ere. Manikeismoa, dikotomia, ying-yang: eguzkia eta ilargiaren dinamikak sentituz uler daitezke. Hedonismoa eta eudemonismoa menpekotasunekin eta gauza txikien edertasuna landuz eta erdibideari eutsiz uler daiteke baita ere. Printzipea eta Leviatana antzeztu daiteke: Maquiavelo eta Hobbes. Betaurrekoak aztertuz Spinoza ulertuz. Lockeren enpirismoa errealitatearen garrantziaren baitan. Hegelen dialektikaren ulermenerako ibilbide ontogenetikoa aztertzea lagungarria izanen da ere. Heidegger eta zuntz zabaleko espiritualitatea. Beauvoir eta orainaren garrantzia. Eta gaur eguneko Baumanen jariozko mundua zabortegi teknologikoen bidez erraz uler dezakegu. Adibideak, adibide, infinituak dira. Eta hauetan emakumeak falta dira: jabetzen naiz. Lurperatutako ezagutza lurpetik atera behar da ere. Barkatu arren.
Filosofiak ere gizatasuna defendatzeko boterea du. Dinamika neoliberalisten ondorio tragikoak, gizakiok gizaki izategatik izatez berdintasun etikoari uko egiten dioten dinamiken onarpenean kokatuz ulertuko ditugu. Eta ulertezina edo ulergaitza den hori aukera bezala horrela azaldu dezakegu: Heraklitok, oraina errepikatuko ez diren errealitate desberdinen joan etorriz osatua dagoela adierazteko, adierazten zuen uretan sartzen zuen makila ezin zuela inoiz leku berean era berean jarri. Hamar segundoko isilune batek makila, ura eta erreka irudikatzeko, mesedez. Mila esker.1,2,3,4,5,6,7,8,9, eta 10. Bueltatzen gara. Demagun denak, guztiak garela Heraklito eta froga hori egin nahi dugula. Zer behar dugu? Naturan erreka eta makilak behar ditugu; eta makila eusten duen besoa, besoa duen gorputza eta makila uretan mantentzeko denbora, borondatea eta borondatea gauzatzeko gorputza. Eta gizaki batzuk naturan bizi dira lasai, behar fisiologikoak (Maslow) asebeteta dituzte eta hau egiteko aukera dute ere. Beste batzuk antzeko egoeran egonda ez daude errekatik gertu hortaz bidai motz, erdi edota luzea egin beharko dute. Beste batzuek makilak ezin aurkituta dabiltza basamortuko gune horretan zuhaitz gutxi daudelako. Beste batzuk ez dute besorik. Beste batzuk ezin dira mugitu…. Irisgarritasuna beharrezkoa da gizarte etiko baterako: berdintasuna delako askatasunaren giltza. Nire baitan Bakuninen ideia batzuen edertasunak itsutzen naute orain Haendelek eta Monetek itsutzen nauten beste. Eta itsutzearekin liluratzearen metaforari eusten diodala jakin badakizue.
Eta guzti hau zertara etorri da ba? Filosofiari apalki bihotzez norbaitek idatzi beharreko maitasun gutun zintzo bezala sortu delako. Eta idazten duen honek hezkuntza sisteman LOMLOEk bere gain Filosofiari inoiz ukatu ezin zitzaion lekua ukatu zitzaiolako eta jada desagertutako linbotik errekuperatu duelako, horrexegatik esker mila LOMLOE filosofiari izatez dagokion lekua hezkuntza sisteman berrezartzeagatik. Baina bukatu aurretik hurrengoa belarrira xuxurlatu nahi dizut zuri bakarrik Sofia (= ezagutza) maitea: “Izatez zu izan beharko zinateke hezkuntza sistema guztiaren ardatz zuri dagokizulako ezagutzarekiko benetako errespetu, zaintza eta adiskidetasuna (= filo). Eta zaren hori izateagatik esker mila eta arren zaindu zaitez FiloSofia maite hori”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]