Fillonen gainbeheratzeak gorabidean jarri du Macron

  • Mélenchon (Parti de gauche), Hamon (PS), Macron (Liberala), Fillon (LR) eta Le Pen (FN), Frantziako presidente gaiak dira ezkerretik eskuina. Inkesten arabera, berriz, lehen itzulian boz emaileek eskuina lehenesten dute: Le Penek bozen %25,5 erdietsiko luke. Macronek %22. Fillonek %17. Hamonek %15. Melenchonek %12. Fillon, ez da iragarri zen presidente berria izanen. Macron, berriz, ustekabean, izan liteke.


2017ko otsailaren 10an - 10:35
Emmanuel Macronen programa politikoa oso lausoa da, hautagai guztien lausoena. Argazkia: (Ed Alcock)

PSko primarioek Manuel Valls lehen ministro ohia presidentziarako lehiatik kanpo utzi zuten. Aldiz, hutsaren hurrengotzat jotzen zuten Hamonek, inork espero ez zuen gorakada egin du. Mélenchoni berriz, ezkerraren primarioak jokatu aitzin baino boz gutxiago ematen diote inkestek. Valls arerio izan balu, bestela litzateke, ziur. Borroka horretan, Macron jalgi da behin-behineko garaile, hala berean, “ezker” neolibelaristaren esparruan arrakala izugarria zabaldu du.

Fillon amildegian behera doa "Penelope" auzia publiko egin denetik: bost puntu galdu ditu inkestetan eta hautagai izateari uzteko zorian egon da
 

Ezkerraren esparruko hautagaiak ezagutu artean, Fillon zen presidente izateko hautagai nagusia. Inkestek Le Pen eta Fillonen arteko lehia iragarria zuten bigarren itzulirako. Fillonek baina, kolpe gaitza jaso du “Penelope afera” dela eta. Hautagaiaren Penelope emaztea ez ezik, bere semeak ere Fillon lehen ministro zen garaian haren enplegatuak izan ziren.

Le Canard Enchainé aldizkari satirikoak salatu du Fillonek senitartekoak lanpostu faltsuen bidez enplegatu izana, eta horrekin Estatuaren dirua oker erabili duela. Lanpostu horiek legearen markoan zeudela argudiatu du eskuineko hautagaiak, baina azken bi asteak hagitz larri pasatu ditu, soken kontra izan da, hautagaia izaten jarraitzea bera ere kolokan. Eta horren eragina nabari da iritzi publikoan: bost puntu galdu ditu inkestetan. Presio handia jaso du alderdian hautagaitza erretira dezan. Ez du horregatik amore eman.

Abokatu kabineta eta makinari guztiak martxan ditu Fillonek, kosta ahala kosta eusten dio. Abokatuen arabera, Fillonen aurkako konspirazioa begi-bistakoa da, Estatuko aparatua kontrolatzen dutenek (Eliseotik eta Matignonetik) Hollande presidenteak eta Bernard Cazeneuve lehen ministroak zuzendutako kanpaina izan da. Abokatuek diotenez, hedabideak orkestratu dituzte eta justizia Fillonen aurka ezarri.

Eskuinaren teoria: Macron da PSren aparatuaren hautagaia

Erran nahi baita, eskuinak dioenez, PSko goi-mailako instantzietatik (aparatutik) influentzia-trafikoa indarrean jarri dute. Izan ere, eskuinaren susmoen arabera betiere, Valls jokoz kanpo, Hamon ez da konfiantzako hautagaia PSrentzat, beraz, Macron nahiko lukete berriz ere Eliseoan eta Frantziako presidente. Eskuinak behin eta berriz dio Fillon auzitegietara bidean jartzeko maniobra sozialisten esku dagoela. Une honetan, bere abokatuek auzitegietan ez ezik, haren aldeko ahotsa zabaldu dute hedabideetan ere: “Fillonek legearen barnean jokatu du beti. Politikariak herritarrek hautatuak dira, epaileak ez”.

Marine Le Pen-ek nahiago zukeen Fillon bigarren itzulian, Macronen aurka buruz buru aritzea baino

Fillonek, haatik, iragan astelehenean barkamena eskatu zuen hedabideen aurrean: “Lege barnean aritu banaiz ere, nire lan egiteko prozedura zilegi izanik ere, beharbada, nire familiaren jarduera ez da egokiena izan”, aitortu zuen. Frantziarren konfiantza berreskuratzeko agerraldia izan zen inondik ere.

Marine Le Pen FR2 telebista katean aritu zen ostegunean. Bera da lehen itzulian faboritoa, ziur dago bigarrenean egoteaz. Alabaina, aukeran, besterik esan arren, Macronen kontrako buruz burukoa baino, nahiago zukeen Fillon bigarren itzulian izatea, Le Pen-en eskuin muturrak ezker aldeko boz gehiago jaso du historikoki, eskuin-eskuinak baino.

Marine Le Penek arerio latza izanen du Macronen politikari anbiguoaren aurkako lehian, bigarren honen programa politikoa oso lausoa baita, hautagai guztien artean lausoena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2017ko Frantziako hauteskunde presidentzialak
2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren... [+]


2017-05-21 | Itxaro Borda
Zapatak

Iragan astean, mendiko zapata berriak erosi ditut, izendatuko ez dudan kostalde oparo honetako kirol denda batean. Ez naiz alpinista, ez naiz itsuki gailurren lehian dabilen horietarik ere, maldetan gora eta behera ibiltzea maite duen hiritar hutsa baino: gustatzen zait hatsak... [+]


2017-05-14 | Mikel Asurmendi
Macron presidente: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]


Eguneraketa berriak daude