Ustelkeria kasu batek zikindu du Fillon, Frantziako eskuinaren zaldi zuria

  • LR alderdiko Frantziako presidentziarako hautagaiaren aurkako ikerketa bat ireki dute. 1998 eta 2012 artean bere emazteak lan faltsuengatik 900.000 euro kobratzea egotzita ikertuko du fiskaltzak, Le Mondek zabaldu duenez.

Françoise Fillon (Arg.: AFP)

2017ko otsailaren 01an - 12:22

Presidentetzarako lasterketaren erdian heldu dira Fillonen aurkako akusazioak. Duela astebete Canard enchainé astekariak publikatutakoaren arabera, Penelope Fillon hautagai kontserbadorearen emazteak 500.000 euro kobratu zituen 1998 eta 2008 artean, Fillionentzako aholkularitza lan faltsuak egiteagatik.

Asanblada Nazionalean ez omen zekiten ezer lan horien inguruan: “Ez dut inoiz eduki lan horien berri”, adierazi du  Jeanne Robinson-Behreek, Fillonen zein bere ordezkoaren aholkulari ohiak. Fillionen bozeramaileak, berriz, ziurtatu du Penelope Fillonek bere senarrarekin elkarlanean aritzen zela, “beste parlamentario askoren emazteak bezala”. Izan ere, mota honetako praktikak ohikoak dira Frantzian; adibide gisa, Mediapart egunkariak burututako azterketa baten arabera, 2014ean kongresu eta senatuko 925 diputatu eta senatarietatik 150ek baino gehiagok euren senideak kontrataturik eduki zituzten.

Aurrez aipatutako 500.000 euroei gehitu behar zaie lehen ministroko kargua galdu zuenean, 2012 eta 2013 artean, Le revue des deux mondes kultura-aldizkariak Penelope Fillon kontratatu zuela, literatur-aholkulari bezala, hilean 5.000 euro kobratuz. Baina inoiz ez ei zuen bere lana bete. Aldizkariaren zuzendaria, Marc Ladreit de Lacharrière enpresaria, harrituta azaldu da, esanez Penelope Fillon ez zela inoiz erredakzioan egon.

Finantza Fiskaltzak auzi bat ireki du diru publikoen desbideratzeen eta gizarte ondasunen abusuen ustezko delituengatik. Salaketak zuzenak balira, lan faltsuengatik lortutako irabaziak 900.000 eurotara helduko lirateke

“Misoginia nazkagarria”

Hitz horiekin kritikatu du lehen ministro ohiak bere emaztearen aurkako akusazioa, eta bere “lan egiteko eskubidea” aldarrikatu du.

Beste alderdi batzuetan, berriz, isiltasuna da nagusi: Frente Nazionalak ez du adierazpenik egin. Marine Le Pen alderdiaren presidentea eta bere aita ustezko iruzur delituengatik aztertuak izaten ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2017ko Frantziako hauteskunde presidentzialak
2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren... [+]


2017-05-21 | Itxaro Borda
Zapatak

Iragan astean, mendiko zapata berriak erosi ditut, izendatuko ez dudan kostalde oparo honetako kirol denda batean. Ez naiz alpinista, ez naiz itsuki gailurren lehian dabilen horietarik ere, maldetan gora eta behera ibiltzea maite duen hiritar hutsa baino: gustatzen zait hatsak... [+]


2017-05-14 | Mikel Asurmendi
Macron presidente: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]


Eguneraketa berriak daude