Hildakoen zenbaki-dantza eta luxuzko turismoa etorri dira tifoiaren ondotik

  • GKEek tifoiaren eraginez 2.750 hildako inguru egon direla kalkulatzen dute. Laguntza ekonomikoa eskatzen dute, kaltetutakoei laguntzeko. Egoeraren larritasuna ikusita, "etsipena" nabarmentzen dute bertakoek. 


2013ko azaroaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Filipinetako kaleetan pilatutako hilotzak. (Arg: El Periódico)

Orain dela bost egun Hayan tifoiak Filipinak jo zituenean, 10.000 hildako zeudela esan zuten tokian tokiko agindariek. Denborak aurrera egin ahala zifra puztuegia dela dirudi. Dena den, egoera latza da oraindik.

Leyte izan da gehien kaltetutako zonaldeetako bat. Orain, ura eta oinarrizko elikagaiak dituzte faltan.

Cebu irlako iparraldean ere jakirik gabe daude. Hala ere, bi alde dauzka Cebuk. Iparraldean egoera oso gogorra den bitartean, hegoaldean “normaltasunez” jarduten dute, turismoaren eraginpean.

ABCk dioenez, luxuzko hotelak daude Cebuko hegoaldean eta berdin jarraitu dute. Ostatuak irekita, eta turistak oporretan. Filipinetako desberdintasunen adierazgarri ere izan da tifoia.

670.00 pertsonak haien etxeetatik lekualdatu behar izan dute tragediaren ondorioz, GKEen arabera. Agintariek ur-hornidura “ia konponduta” dagoela iragarri dute; elektrizitea jartzea, ordea, “gehiago” kostatuko zaie.

Klima aldaketaren eragina, ikusmiran

Klima aldaketak tifoiarengan izan duen eragina mintzagai bihurtu dute egunotan. Filipinetako Gobernu ordezkariak “klimaren estualdiaren aurrean” erantzun egin behar dela esan du. Bide beretik jo du Christiana FIgueres Nazio Batuen erakundeko kideak, eta tifoia beroketa globalaren “errealitate gogorraren adierazgarria” dela nabarmendu du.

Haiei erantzunez, Michel Chossudovsky Globalizazioaren Ikerketa Zentroko kideak klimaren inguruko alde ezkutua azalarazi du Rt.com webgunean. Haren ustetan, karbonoaren eratorrien eztabaida dago mahai gainean. Dioenez, beroketaren gaia atera dute agintariek karbonoarekin akordio berri bat egiteko.

Horregatik, irmo kritikatu du hika-mika: “Filipinetakoak ez dauka klima aldaketarekin inongo loturarik”. Azpiegitura faltari eta laguntza ezari atxiki dio herrialdearen egoera, ez beste ezeri. Eta gogorazi du diru sarrera urrienak dituztenek pairatu dutela gehien tifoairen efektua.

Klimari buruzko eztabaidatan CO2 emisioak gutxitzea proposatu dute. Ildo horretik, Chossudovskyk gogorarazi du emisioak gutxitzeak ez duela “pobretutako" gizartearen egoera hobetuko.

Haren aburuz, bi gaiak nahasten ari dira etekin ekonomikoa bilatzeko. Hala, Cap-and-trade, karbonotik eratorritako produktuen negozioak, tifoiari probetsua atera nahi diola salatu du.

Bestelako faktore bat ere markatu du gatazkaren kudeaketa txarraren arduraduntzat: Filipinetako politika neoliberalak. Herrialdean, gizarte gaietako programak gutxitu eta pribazazioak areagotu direla esan du. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Filipinak
Adimen artifizialaren eztandak lan esplotazio digitala ezkutatzen du

“Hodeia” izen etereoak ezkutatzen ditu ur eta energia kantitate handiak kontsumitzen dituzten zerbitzariz betetako pabiloiak. Bada, adimen artifizialak ere badu B aldea: Asia, Afrika eta Hego Amerikako milioika pertsonen lan esplotazioa. The Washington Posten... [+]


2022-09-05 | Axier Lopez
Getariako eta Filipinetako lehorreratzeak, nork zer omentzeko?

Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]


Walden Belloren kontrako jazarpena salatu dute mugimendu altermundialistek

Walden Bello Filipinetako idazle, ikerlari eta antiglobalizazio aktibista ezaguna abuztuaren 8an atxilotu zuten; abuztuaren 9an fidantzapean atera zuten kartzelatik behin behinean. Focus on the Global South Gobernuz Kanpoko Erakundearen zuzendari exekutiboa da Bello, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude