Feministok Fest jaialdia egingo dute Iruñean asteartean

  • Iruñeko mugimendu feministak antolatu du, eta emakumeen* bilgune izan nahi du.


2018ko uztailaren 9an - 10:44
Uztailaren 4ko gaueko manifestazio feminista (Argazkia: Ekinklik)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iruñeko mugimendu feministak luzez dirau sanferminak emakumeenak ere badirela aldarrikatzen, eta aldarrikapenari jaialdi formatua ere eman diote aurtengoan. Uztailaren 10ean, asteartea, musika eta ekimenez betetako Feministok Fest jaialdia egingo dute. Errekoleta plazan emango zaio hasiera jaialdiari, 13:30etan, Bertsopoteo Feministarekin. Ondoren bazkariak, kabaretak, jolasek eta musikak hartuko dute tokia.

Plazak eta jaiak emakumeenak* ere badirela defendatzeko eginkizuna gozamenarekin bateragarria delako eman diote bide ekimenari, dantzatu ezin dena iraultza feminista ez dela azpimarratuz.

 


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Teknologia
Korapiloa

2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.