Faxismoaren forma politiko berriak aztertuko dituzte Bergarako Kartzela Zaharreko jardunaldietan

  • "Faxismoaren gorpuzte berriaren aurrean gaudela" iritzita, irakurketa partekatua sustatu eta eztabaida piztea dute helburu Bergarako jardunaldiek.

Argazkia: Kartzela Zaharra.

2023ko otsailaren 10ean - 11:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Otsailetik apirilera, Bergarako Kartzela Zaharrak eta Angiolillo liburutegiak faxismoaren nondik norakoak aztertzeko jardunaldia antolatu dute. Ikuspuntu historikotik, faxismoa fenomeno sozial, ideologiko eta politiko bezala jorratu nahi dute.

Irakurketa partekatua egin eta eztabaida piztea dute xede. Faxismoarekin lotutako forma politiko berriak eta mezu ideologikoak zein diren aztertu nahi dituzte. Horretarako, gaztetxeak hainbat sektoretan antolatutako herritarrak (gazteak, feministak, langileak, ekologistak, adinekoak) irakurketa amankomuna egitera biltzeko deia egin du: "Faxismoaren aurrean herri harresi amankomuna osatzeko tenorean gaude, etorkizun hurbila erabat baldintza lezakeen fenomenoari elkarrekin aurre egiteko guneak behar behar ditugu".

Gaiak eta hizlariak

  • Ekofaxismoa. Carlos Taiboren liburuaren aurkezpena.
  • Gure heroiak. ARGIAko Axier Lopez kazetariaren liburuaren aurkezpena.
  • Faxismoa Euskal Herrian. Iragana, oraina. Hitzaldia testigantza zuzenekin osatua.
  • Gerra hau ez da Ukrainian amaitzen. Raul Sanchez Cedilloren liburuaren aurkezpena.
  • Faxismoa. Begirada historikoa. Clara Zetkinen liburuaren aurkezpena.


Antifaxismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 4
Goizean argi
Sarekada

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.