Ezkerreko hautagaia garaile izan da Perun eta eskuinekoa atxilotzeko eskatu du fiskaltzak

  • Igandean izan da Peruko hauteskundeen bigarren itzulia eta bost egunera bukatu dute botoen kontaketa. Bozen %50,172 lortu du Peru Libre ezkerreko hautagaitzako buru Pedro Castillok, Keiko Fujimori eskuindarra atzean utzita, 60.000 bat botoen aldearekin. Bien bitartean, ustelkeriaren aurkako fiskalzak Fujimori atxilotzeko eskatu du "baldintzapeko askatasuna urratzeagatik".


2021eko ekainaren 11n - 08:30
Azken eguneraketa: 10:31
Argazkia: La Voz

Perutarrentzat oso luzeak izan dira aste honetako bost egunak. Hauteskundeak amaitu eta hurrengo egunerako botoen gehiengoa zenbatuta bazegoen ere, bi hautagaien artean dagoen alde txikia ikusita, boto gutxi batzuek garailea alda zezaketelako edozein momentutan. Aste hasieratik gaina hartu zion Pedro Castillo ezkerreko hautagaiak Keiko Fujimori neoliberalari, gutxigatik baina. Bost egun pasata eta bozen %100 zenbatuta, tarte horri eustea lortu du Castillok eta okerrik ezean Peruko presidentea izango da.

Halere, oraindik konpontzeko daude zenbait mahai eta akten emaitzak baligabetzeko eskaera batzuk. Beraz, emaitzetan aldaketarik izan liteke. Fujimorik berak ere iruzurra salatu zuen astelehenean bertan, Castillok berari gaina hartu ostean. 200.000 bat boto indargabetzea eskatu du eta horrek berari emango lioke garaipena. Beraz, emaitzak oraindik ez dira behin betikoak. Helegiteek, aurrera eginez gero, presidente berriaren izendapena beste bi astez atzeratuko lukete.

Fujimoritarren ustelkeria

Keiko Fujimori eskuindarrarentzat porrota are gordinagoa izan da. Hauteskundeetako emaitzak argitu bitartean, ustelkeriaren aurkako Peruko fiskaltzak Fujimori berehala atxilotzeko eskaera egin du. 30 urte arteko espetxe zigor eskaera du aurrean. Aktiboak zuritzeagatik ikertzen ari dira Fujimori, besteak beste, 2011ko eta 2016ko hauteskunde kanpainetan bere alderdiaren alde, ustez, legez kanpo jasotako diru-ekarpenen lotuta. Fiskalak azaldu duenez, ikertua izanik, Fujimorik ez ditu ezarritako arauak bete eta horregatik eskatu du bera atxilotzea.

Hala, bere aita Alberto Fujimoriren bide beretik joateko aukera zabaldu zaio. Hamar urtez Peruko presidente izan zenari ustelkeriak eta giza eskubideen urraketak ekarri zioten amaiera politikoa. Egun Limako espetxean dago, hainbat krimenengatik kondenatua izan ondoren, besteak beste, giza eskubideak urratzeagatik, ustelkeriagatik eta funtzioak usurpatzeagatik. Tartea, 2009an 25 urteko zigorra ezarri zioten gerra zikinarekin lotuta, batik bat 1990eko hamarkadan hainbat ezkertiar gerrillari bahitu eta hil izanagatik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Peru
Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Lourdes Huanca
"Herri indigenentzat Boluarte ez da presidentea, usurpatzailea da"

Lourdes Huanca ekintzaile feminista eta nekazari perutarra Europan ibili da azken hilabetean, egoera salatzeko asmotan. Peruk Espainiako Estatuan duen enbaxadak komunikatu ofizial batean adierazi du Huanca gezurretan dabilela, eta ohartarazi egin gaitu hedabideok kontuz... [+]


Pedro Castillo
"Munstro gisa aurkezten naute, Peruko presidentea naiz"

Abenduaren 7tik kartzelan, Pedro Castillok bere burua Peruko legezko presidentetzat du. El Salto-k hainbat galdera helarazi ahal izan dizkio, eta Chotako politikariak galdera horiei erantzun die espetxetik. Castillok prozesu konstituziogile bat eskatu du bere herriarentzat, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude