Ez sakabanatu eskolan haur euskalhiztunak!


2021eko uztailaren 26an - 06:01
Azken eguneraketa: 08:06
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hau sinatzen dugunok euskaraz bizitzeko hautua egin dugun hainbat guraso gara. Dozenaka kilometrok banatzen gaituzten arren, gauza batek batzen gaitu: geure seme-alabek ere euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten nahi dugu. Tamalez, helburu hori lortzeko zailtasun asko aurkitzen ditugu gure herrietan. Izan ere, eremu erdaldunduetan bizi diren 2 eta 14 urte bitarteko haur euskalhiztunek ez dute erraz izaten euskaraz egitea parkean, kalean edota eskolan. Eskolan, hain justu, lehentasunezkoa izan beharko litzateke arnasguneak sortzea eremu erdaldunetako haurrentzat. Horren ordez, baina, ikastetxeetan haur euskalhiztunak sakabanatu eta, ondorioz, erdaldundu egiten dituzte sarritan, dela estrategia okerrari jarraitzen zaiolako edo, makurrago dena, estrategiarik ez dagoelako. Nola liteke euskara indartzeko arnasgunea izan beharko litzatekeen lekua erdalduntze gune bilakatzea?

Gure seme-alabak euskaraz eroso bizitzea xede, beraz, Eskola Publikoko eskoletan eta Ikastolen Elkarteko ikastoletan matrikulatu genituen, zentro horiek euskara sustatzea misiotzat daukaten neurrian gure helburua bermatuta egongo zelako ustean. Baina ikastetxeotan aurkitu dugun egoerak helburu hori betetzen lagundu barik urrundu egiten du. Izan ere, gure seme-alaben jolastordu giroan, eta hein handi baten gela barruan ere, ikaskideek elkarrekin darabilten hizkuntza gaztelera da.

"Hizkuntza arloan nor ateratzen da irabazten gaur egungo taldekatze irizpideekin? Euskal hiztuna den umeak gaztelerara jotzen baldin badu, nork egingo du euskaraz?"

Horren ondorioz, gure seme-alabek euskararen erabilerarekiko uste etsigarriak garatu dituzte, gaztelera ez erabiltzeak ekar diezazkiekeen integrazio arazoen beldurrarekin lotutakoak. Eurok adieraziak dira: “Ni euskaraz nabilen bakarra naizenez, ezberdina ez izatearren, batzuetan erdaraz egin behar dut” edo “Ama, lagunek esan didate ea zergatik ez dudan espainolez hitz egiten? Utziko didazu?”. Hala, gazteleraz hitz egitera edo gazteleraz dabiltzanekin interakziorik ez (edo gutxi) izatera jo dute. Estres linguistikoa pairatzen dute, eta horrek euskararen erabileran ere eragiten die, txarrerako.

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) hurrengo hau proposatzen du ikasgela guneei dagokienez: “Ikasgelak: horrelako guneetan, haur eta gazte euskaldunak gela eta gune zehatzetan elkartzea da bidea, zalantzarik gabe, arnasgune txiki horiek sortuta soilik sortu daitekeelako antena eta motor efektua. Horrelako guneetan, (…) kontrakoa gertatzen baita hizkuntza gutxituko hiztunak hizkuntza eta kultura hegemonikoaren baitan nahasiz gero: beti, salbuespenik gabe, hizkuntza gutxitua desagertzen da”.

Gune erdaldunetan ezinbestekoa da, beraz, eskolan, ikasgelan, haur euskalhiztunak ez bereiztea. Inongo biziberritze prozesutan ez baita hizkuntza bat zabaltzen dauden hiztun apurrak hizkuntza hegemonikoaren erabiltzaileen artean nahasita. Hori eginez gero, kontrakoa gertatzen da: hizkuntza gutxiagotua ahuldu egiten da. Beraz, arnasgune funtzionalak sortzea da bidea, gure haurrak euskaraz biziko badira normaltasunez, larritasunik gabe. Arnasgune bilakatuko diren ikasgeletan haurrak elkartuta soilik sortuko baita motor eta antena efektua.

Alabaina, gure haurrak beste haur euskalhiztunekin elkar ditzatela eskatu dugunean ukatu egin digute aukera, “irizpide pedagogikoen, aniztasunaren eta inklusibitatearen izenean”. Ez gatoz bat inondik ere. Aniztasuna eta inklusibitatea gazteleraz baino ezin dira bermatu, ala? Aniztasuna eta inklusibitatea nahi ditugu geuk ere, baina gure herrian, geure hizkuntzatik, euskaratik, hain zuzen. Edozein herri normaletan gertatzen den bezala.

Hizkuntza arloan nor ateratzen da irabazten gaur egungo taldekatze irizpideekin? Euskal hiztuna den umeak gaztelerara jotzen baldin badu, nork egingo du euskaraz? Orain, denak ateratzen dira galtzaile.

 

Badakigu Euskal Herri osoan asko zaretela gure egoera berbera bizi duzuen gurasoak. Dei egiten dizuegu gurekin bat egitera. Zabal dezagun elkarrekin eztabaida hau, mugiaraz ditzagun egoera aldatzeko eskumena dutenak. Seguru gaude denon artean lortuko dugula gure seme-alaben euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Eguneraketa berriak daude