Euskarazko haur eskolen alde kalera atera dira gurasoak, hezitzaileak eta euskalgintza

  • Ostegunean egin dute protesta, Iruñeko Udaletxe plazan, 'Haur eskoletan hezi, bizi eta lan euskaraz' lelopean.

Argazkia: Euskalerria Irratia
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 18an - 12:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Haur eskoletan euskaraz "hezi, bizi eta lan" egin nahi dutela aldarrikatzeko mobilizazioa antolatu dute HE Gurasoak taldeak, euskalgintzak eta haur eskoletako hezitzaileek. Ostegunean 18:00etan izan da, Iruñeko Udaletxe plazatik abiatuta. “Sinesgaitza da guraso eta hezitzaile euskaldunok gazteleraz aritu beharra Eskola barruan”, salatu dute. Iruñeko Udalak euskarazko eskaintza murriztu ondoren, halako egoera "bitxiak" sortu dira haur eskoletan. Navarra Sumak Euskarazko eskaintza Iruñerriko iparraldera eraman duela salatu dute ere deitzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude