Euskarazko haur eskolak bermatzeko eskatu diote kaltetutako familiek Iruñeko Udalari

  • Haur eskolen eskaintza "desorekatua eta ulergaitza" dela salatu dute, eta hizkuntza eredu aldaketa etetea "bidegabea" dela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 23an - 17:27
Euskarazko haur eskolen aldeko gurasoak, udaletxe parean (argazkia: Euskalerria Irratia).

Iruñeko Udalari lau eskaera zehatz egin dizkiote: seme alabak euskaraz hezteko hizkuntz eskubidea bermatu dezala; berdintasun irizpideak eta kontziliaziokoak aintzat hartzeko, bizitokitik gertu dauden zentroak eskainiz; plaza kopurua emendatzeko; eta aurrematrikulazioan egindako eskaintzari hel diezaiola.

Egunero "hamarnaka kilometro" egin dituzte haur euskaldunen senideek euskaldundu daitezen, eta beraz, orain bi zentroen hizkuntza aldaketan Udalak atzera egin ezin duela deritzote. "Orain, eskaintza hori orekatzen hasia zenean, bat-batean neurri bidegabe batzuekin egin dugu topo. Gogoratu behar dugu Udalak planteatutako aldaketek familia askoren egoera arinduko dutela, baina inolaz ere ez dute gutariko askoren egoera konponduko. Izan ere, guk egiten dugun hautua, euskarazko Haur Eskola, Iruñeko lau auzotan besterik ez baita eskainiko", esan dute, prentsa ohar baten bidez.

Euskarazko haur eskolen kontrako helegitea aurkeztu dutenen egoera ere hartu dute hizpide: "Ulertzen dugu helegitea jarri duten gurasoen ezinegona, aldaketa guztiek horrelako egoerak sortzen baitituzte; eta orain, gehienez jota hamar minutuko bidaiak egin behar izateak konplikazioa eragiten ahal baitie, baina ez dugu uste helegite bat jartzerainokoa denik. Gatazken konponbiderako judizializazioaren bidearekin ez gatoz bat".

Hala, "elkartasuna" aitatu dute, bestelako bide batzuk jorratzeko asmotan. "Guztion artean enpatia eta elkartasun minimo bat izatea gustatuko litzaiguke, bidea hori dela deritzogu. Iruñeko haurren eskubideaz ari gara, eta 0-3 urteko tartean ere, hezkuntza duin bat eskatzen dugu, hizkuntza eskubideak barne. Esan  bezala, urteetako diskriminazio eta bazterkeria egoeratik gatoz eta orain, badugu bideratu eta orekatzen joateko aukera, probestu dezagun, gure hiriaren eta biztanleria osoaren onurako izango da eta".

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


Eguneraketa berriak daude