Eusko Legebiltzarrak 2021eko urriaren 14an egindako osoko bilkuran erabaki zuen Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legea aldatu eta hurrengo hamarkadetako hezkuntza-sistemaren oinarriak ezartzeko prozedura hastea. Ondorioz, legebiltzarrak Hezkuntza Batzordearen esparruan ponentzia bat eratzeari ekin zion.
Gasteizko Europa Jauregian gaur egindako prentsaurrekoan, hezkuntzako eragile nagusiek, euskalgintzak eta gehiengo sindikalak EAEko hezkuntza-hitzarmenari lotuta euskararen eremuan jaso beharrekoa zehazteko ekarpena egin nahi izan dute, eta euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa bultzatu dute, Euskaraz hezi, berdintasunean hazi izeneko adierazpenean jasotakoa.
Bertan izan dira hezkuntzako eragile nagusietako ordezkariak: Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Lurdes Imaz EHIGE gurasoen elkarteko koordinatzailea, Arantza Jaka Kristau Eskolako arduraduna eta Uxue Ugartemendia HikHasi-ko kidea. Halaber, gehiengo sindikala ordezkatuz, Uxue Mingo ELAko irakaskuntza arduraduna, Irati Tobar LAB Irakaskuntzako arduraduna eta Ainhoa Astigarraga STEILASeko kidea izan dira. HEIZE eskola publikoetako zuzendarien elkarteak ere adierazpenarekin bat egin du, nahiz eta, prentsaurrekoaren unean elkarteko Batzar Nagusia egiten zebiltzanez, ordezkaririk ez duten bidali. Azkenik, euskalgintza ordezkatuz, euskararen normalizazioaren aldeko eragileen bilgune nagusia den Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi eta adostasunaren bultzatzaile Paul Bilbao izan da, eragile guztiek adostutako adierazpena irakurtzeaz arduratu dena.
Bilbaok “inflexio puntu” gisa definitu du gaurko agerraldia. “Hezkuntza-hitzarmenaren inguruko eztabaidan, euskarazko ereduaren aldekoa da adostasunik zabalena lortu duen gaia” adierazi du Kontseiluko eledunak.
Hemen adostatuko adierazpen osoa:
Eusko Legebiltzarrak 2021eko urriaren 14an egindako osoko bilkuran egun indarrean dagoen Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea aldatzeko prozedura abiatu zuen. Hurrengo hamarkadetako hezkuntza-sistemaren oinarriak ezarriko dituen legearen eztabaidari zein onarpenari ekin zaio.
Hezkuntza ardatza da egoera gutxituan dagoen edozein hizkuntzaren berreskurapen-prozesuan, belaunaldi berriek hizkuntza gutxituaren gaitasun egokia bermatzen duelako, bai eta gizarte-kohesioa zein bizikidetza bermatzeko giltzarria ere badelako.
Azken hamarkadotan hezkuntza-sistemak egin duen ekarpenari aitortza egin behar zaio: milaka eta milaka herritar euskaldundu dira. Halere, oraindik ezagutzaren unibertsalizaziotik urrun gaude. Datuek erakusten dute egungo ereduen sistemak arrakalak dituela. Badakigu zein den eredurik arrakastatsuena eta zein den desegokiena, baina sistema bera berrikusi behar da. Gaur-gaurkoz ikasle askori ez baitzaio euskarazko gaitasun egokia eskuratzeko eskubidea bermatzen. Eta gogora dezagun, Euskararen Legean jasotzen den bezala, administrazioak gaitasun hori bermatzeko betebeharra duela, betetzen ari ez den betebeharra.
Horrek zuzenean eragiten die gizarte kohesioari, eta belaunaldi berrien aukera-berdintasunari. Izan ere, gizarte bizitzan zein garapen profesionalean aurrera egiteko oinarrizko baita hizkuntza-gaitasun egokia eskuratzea, euskaraz eroso aritzeko gaitasuna eskuratzea. Horregatik diogu, hori bermatzea ezinbestekoa dela gizarte kohesioan eta berdintasunean aurrera egiteko.
Berdintasun-printzipioari jarraiki, jatorriak, egoera sozioekonomikoak, egoera soziolinguistikoak edota bestelako irizpideek ezin dituzte baldintzatu ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak –ez hizkuntzaren arloan, ez eta beste ezagutza arloetan ere–. Aitzitik, herritarren arteko bereizkeria handia litzateke jatorria, eremu soziolinguistikoa, egoera soziala edo bestelako irizpideren bat baliatzea ikasleei euskara-gaitasun egokia eskuratzea ukatzeko. Beste gai edo esparruetan bezala, kasu honetan ere berdintasuna bermatzeko oinarrizko bidea izan behar du gutxien duenari gehiago ematea. Horregatik diogu, oinarrizko euskara-gaitasuna belaunaldi berri guztiei bermatuko dien eredu berri orokortua ezartzea dela aukerarik justuena eta berdinzaleena.
Horregatik guztiarengatik, argi dugu orain dela aurrera egin eta ereduen sistema segregatzailetik, eredu orokortu inklusibora jauzia egiteko unea.
2021eko ekainaren 19an ehundik gora askotariko eragilek Batuz Aldatu adierazpena aurkeztu genuen Donostiako Kursäal jauregian. Batuz Aldatu adierazpenak etorkizuneko hizkuntza-politiken norabidetzeak zehaztu zituen. Horrela, politikek bi ardatzi jarraitu beharra adostu genuen eragileok: ezagutzaren unibertsalizazioa eta euskararen erabilera erosorako espazioak. Eta, horrekin batera hezkuntza-sistemak zein norabideri jarraitu beharko dion adostu genuen: Euskaraz eroso arituko diren ikasleak hezteko […] ikasteredu orokortua ezarri behar da. Inor bazterrean utziko ez duen eredua izan beharko du, eta gutxien duenari gehiago emango diona.
Horrexegatik,
Hemen bildu garen eragileok eskatzen dugu hezkuntza-hitzarmenean berariaz jaso dadila hurrengo legeak ereduen sistema baztertzailea gainditu eta ikasle guztiei euskara gaitasun egokia bermatuko dien eredu orokortua ezarriko dela.
Eta horretarako, konpromisoa hartzen dugu:
Eskaera hori gure egiteko, eta hezkuntza legearen inguruan parte hartzen dugun foroetan edota egiten ditugun harremanetan eskaera hori defendatzeko.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]