Euskararen aurkako “fobia” salatu du Erriberako Elkarte Ezkertiarrak

  • Erriberako Elkarte Ezkertiarrak (ARIZ-EEE) salatu du zenbait pertsonak eta taldek euskararen aurka daukaten jarrera.


2017ko azaroaren 22an - 12:33
Bide-seinale honetan euskaraz idatzitakoa ezabatu izana jarri du euskararen kontrako jarreren adibidetzat ARIZ-EEEk (argazkia: E-ribera.com).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

E-ribera.com hedabidean argitaratu duten oharrean irakur daitekeenez, “ulertezina da XXI. mendean halako fobiarik egotea nafar guztiena den hizkuntza baten kontra”.

Euskararen aurkako jarrera horren erakusgarritzat jo dituzte euskaraz idatzitako bide-seinaleak ezabatzea bezalako ekintzak.

“Bada esaten duenik euskara inposatzen dela, baina errealitatea da ikasi nahi duenak ikasten duela”, gaineratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude