Erriberako Elkarte Ezkertiarrak (ARIZ-EEE) salatu du zenbait pertsonak eta taldek euskararen aurka daukaten jarrera.
E-ribera.com hedabidean argitaratu duten oharrean irakur daitekeenez, “ulertezina da XXI. mendean halako fobiarik egotea nafar guztiena den hizkuntza baten kontra”.
Euskararen aurkako jarrera horren erakusgarritzat jo dituzte euskaraz idatzitako bide-seinaleak ezabatzea bezalako ekintzak.
“Bada esaten duenik euskara inposatzen dela, baina errealitatea da ikasi nahi duenak ikasten duela”, gaineratu dute.