Euskarazko akten aldeko epaiei helegiteak ezarri dizkie Espainiako Estatuak

  • Euskara hutsean aktak bidaltzen dituzten sei udalek aldeko epaiak jaso zituzten irailean. Espainiak EAEn duen Gobernu ordezkari Carlos Urquijok helegiteak jarri dizkie udal horiei guztiei.


2015eko urriaren 19an - 11:40
Kontseiluak eta UEMAk deituta,otsailaren 28an, udalerriak euskaraz aritzeko aldarria egin zuten ehunka lagunek. (Kontseilua)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Urriaren hasieran jakin zuen Alegiako Udalak Espainiako Estatuko abokatuak helegitea jarri zuela.

Orain beste udalek jakin dute haiei ere helegiteak ezarri dizkietela epaitegietan, hala nola, Amezketa, Gaintza, Arama, Bergara eta Elgetako udalei.

Aurrekariak: bost epai alde, bat kontra

Orain arte, Amezketa, Gaintza, Bergara, Arama eta Elgetako udalek jaso dituzte epaiak.

Lehenengo, Amezketako eta Gaintzako udalen albistea iritsi zen. Bi udalok aktak euskara hutsean bidaltzea zilegi zela erabaki zuen Donostiako Epaitegiak. Urquijoren helegiteen aurkako epaiak eman zituen epaitegiak beraz.

Gaintzako eta Amezketako udalek jaso zuten epai bera izan dute geroxeago Elgeta, Bergara eta Aramako udalek ere.

Baina Lekeitioko Udalak, adibidez, kontrako epaia jaso zuen.

Euskararen Legearen anbiguotasuna baliatuta epaileek aldeko edo aurkako epaia eman dezakete, baita auzitegi berekoek ere.


UEMA kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
‘Lurralde estrategia euskararentzat’ proposamena
Indarrak ipini eremu euskaldunenean, lurralde osoan eragin dezan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.