Euskararen Internet ataria xede

  • Txillardegi-Hausnartu sariketa irabazi du Eneko Gorrik ‘Ongietorri.eus, euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa’ lanarekin. Interneteko ahuleziak aztertu, eta proposamen berritzailea plazaratu du.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 07an - 09:57
Argazkia: Ipar Euskal Herriko Hitza.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Soziolinguistika Klusterrak eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatzen duten Txillardegi-Hausnartu saria Eneko Gorri lapurtarrari eman diote. “Bide berri batzuk zabaltzeko aukera” irekitzen du, epaimahaiak erran duenez, haren lanak. Ongietorri.eus euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa deitzen da graduondo edo master hondarrerako egin duen ikerketa. Konfinamendua iragarri zelarik gaia aldatu behar izan zuen, terrenoko gai bat egin xede zuelako, eta itxialdiak berak ekarri dio ikerketarako pasta.

Konfinamenduaren testuinguruan, dena etxean egin behar zelako, errealitatea agerian gelditu dela iduri zaio Gorriri: “Euskararen ikuspuntutik uste dut agerian eman dituela eskas batzuk, besteak beste, etxea ez dela gehiago euskararentzat babesleku edo aterpe goxo bat eta etxean ere gabezia asko baditugula”. Eskolarekin paraleloa egiten du, garai batean “euskararen ukazio espazio” zena gaur egun “enklabe” bilakatu dela uste baitu. Eskolaz kanpo, berriz, deus guti euskaraz, Interneten bezala.

Eskaintzaren ahuleziak

Etxean euskal kulturaz gozatzeko, euskara ikasteko edo euskaraz kontsumitzeko aukera guti dela ondorioztatu du ikerketaren ondorioetan. Euskararen inguruan Ipar Euskal Herriko 32 webgune eta horietatik 1.072 artikulu azterturik, datu bat azpimarratzen du lanak: bi herenek egilearen sustapena egiten dute nagusiki, elkarte batek bere lana publikoki aurkezteko, adibidez. “Zer erran nahi diot nik Euskal Herriari?” galderatik abiatzen dira gehienak, Eneko Gorriren ustez. Instituzio publikoak, hezkuntza, kultura, helduen alfabetatzea, euskara elkarteak, aisialdiak eta euskal hedabideak aztertu ditu gisa horrez.

Egoera berezian eskaintza berezia ere izan da sarean, konfinamenduak kanpaina bereziak ekarri baititu; irakaskuntzan edo helduen euskalduntzean batzuk —ikus ondoko artikulua—, Euskal Elkargoak, Mintzalasai elkarteak edo Eusko Jaurlaritzak beren ekarpenak ere egin dituzte. Horietarik batzuk hurbiletik ezagutu ditu Gorrik, ikerketaren egilea izateaz gain, euskalgintzako militante eta euskara teknikaria ere bai baita. “30 proposameneko zerrendak egiten genituen. Aukera bulimiko bat eskaintzea, baina, uste dut ez dela aukera hoberena”, trenkatu du.

Interneten zentratua da ikerketa, nahiz egileak berak onartu “iraultza bat” ez dela “sekula Interneti esker” egin. “Eta badakigu ez duela tresna horrek deus irauliko”. Hainbat hizkuntzalariren iritziari segika aritu da, hala ere, euskararen iraupena zenbakizko eremuan “ere” jokatzen dela diotelako. “Inprimategiaren iraultzan euskarak posizionatzen jakin duen bezala behar du jakin iraultza numerikoan posizionatzen etorkizun bat nahi baldin badu”. Alta, hutsaren parekoa iduri zaio “euskararen unibertso numerikoa” gaur egun.

Proposamen bat da ikerlanean egiten dena: ongietorri.eus izeneko atariarena. Eduki berriak sortzea beharrezko ikusten badu ere, jadanik badena ezagutarazteko tresna gisa ere pentsatua da ataria: Gorrik hipotesi gisa aitzinatzen du, adibidez, euskaraz ikasten duten 13.000 bat haurretatik %5 edo %10ek soilik ezagutzen dutela Kanaldude telebista katea. “Alta, tokian eta tokiko euskaran euskara hutsez sortutako sekulako altxor bat da”, haren ustez; “badira ipuinak haurrentzat, hitzaldiak helduentzat, badira hamaika gauza zinez interesgarri, baina Kanaldude ez da iristen behar lukeen tokira”. Adibide gehiago aipa litzake, hala nola ipuinen inguruan Kanboko gurasoek egiten duten lanketa berezia, hedapenik abantzu ez duena.

“Guraso alferra edo erdalduna bazara, batzuetan nahi zenuke ireki Youtube eta haurrari 30 segundoko bideo bat erakutsi, ipuin bat goxo-goxoan”. Diagnostikoa egin du: Interneteko bilatzailean “marrazki bizidunak euskaraz” bilatuz, edo “aides aux devoirs en basque“, eta lehen hamar arrapostuetan “deus” ez da agertzen. Egiten duen proposamenarekin, berriz, erabiltzaileak bere profila zehaztearekin “lau klik eginez xerkatzen duena atzematea da ideia”.

Bi zangoren gainean

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri hartu kontzeptuarekin ikusten du egingarri Interneteko ataria Eneko Gorrik: bi zangoren gainean, instituzioak eta mugimendu sozialek elkarlanean egina. Mintzalasai elkartea sortu aitzineko diagnostiko beretik abiatzen da, bakoitzaren indarrak eta ahuleziak kontuan hartu behar direla azpimarratzeko: “Instituzioetan badira baliabideak gauzak egiteko, humanoak eta ekonomikoak, baina sormen eta ausardiarik ez. Hori bada elkarteetan, baina baliabiderik ez”.

Hego Euskal Herriko dinamika ere aipagai du ikerlariak, lau hamarkaden ondotik instituzioak eta herri mugimenduak, “proiektu batzuetan”, eskuz esku lan egiten hasiak direlako, “nahiz batzuetan pixka bat artifiziala” izan. Ipar Euskal Herrian 30 urteren ekonomia egiten ahal litzateke, haren ustez, “segidan elkarlanera pasatuz. Onartuz desberdinak garela, anbizio, lan molde desberdinak ditugula euskararentzat, baina une batzuetan bilduz proiektu komun batzuk garatzeko”.

Ereduak badira, zerbait goiti beheti, haren proposamenetik hurbiltzen direnak: Eranafarroa edo Elaidi Nafarroan, Bizkaian, Katalunian, edo Quebecen ere beste batzuk. Proiektua gauzatzeko urratsak zeintzuk diren galdeturik, instituzioak eta herri mugimenduak elkarlanean aritzea ez da gainditu beharreko oztopo bakarra Gorrirentzat: “Heldutasunera heldu behar da horretarako. Iduri zait inportantea dela noiztenka erdigunean zer defendatzen dugun ematea eta ez nor garen”. Zailtasuna, haren ustez, “errekuperazio politikoaren kontra joatea da” eta kontziente da ez dela “naturala”.

“Mundu ideal batean” mugimendu sozialek bat eginen lukete proposamenarekin, Gorriren erranetan, instituzioek beren interesa erakutsiko lukete eta 2021eko irailean abian litzateke proiektua, elkarlaneko denbora iraganik. Mundu errealean nora helduko den ikusiko da.

Sareak mugatu irakaskuntza

Eneko Gorriren ikerketak agerian uzten du euskarazko Internet sarea antolatu beharra; irakaskuntzan, itxialdiak zenbakizko materiala bera baino arazo gehiago azaleratu ditu

Euskarazko irakaskuntza konfinamenduan segitu ahal izateko, hutsune bati alternatiba xerkatu behar izan dute frantsesez existitzen den ‘ma classe à la maison‘ (nire klasea etxean) bezalako programarik ez zelako plantan ezarri aitzinetik. Baina tresnez gain, sarearen antolaketan berean ikusi ditu gabeziak Eneko Gorrik bere ikerketan. Helduen euskalduntzeko ere AEK “harrapatua” izan zen martxoko egoera berezian, nahiz eta aitzin egin zioten egoerari.

Amikuzeko ikastolaren zuzendari Argitxu Sorhondok azaldu du hastapen batean gurasoei posta elektronikoz igortzen zizkietela etxean egin beharrekoak, “gelan bezala aritzeko fitxak”. Baina zailtasunak bertan agerian gelditu, eta Whatsapp taldeak sortu ziren gela batzuetan, egun oroz desafioak martxan ezarriz.

Zenbakizko muntaketa egiteko, Book Creator eta antzeko tresnekin argazkiak eta bozak nahasi, eta euskarazko ipuinak helarazi zituzten etxeetara eta gisa bereko beste tresnak ere badirela badaki Sorhondok, baina “behar da denbora eta behar da jakin erabiltzen”. Hego Euskal Herriko materiala ere ukan zuten, Seaskaren bidez; baina etxe anitzetan “euskara hori ez dutela ulertzen” entzun denez, ahal zuten heinean moldaketak egin dituzte irakasleek. Halere, “haustura handi bat” izan da konfinamendua, haurrak ikastolara itzuli direlarik ohartu direnez, eskola mailan eta euskararekiko ere, Amikuzeko eskualdea aski erdalduna izanik ikasle batzuk ez zirelako epe horretan euskaraz abantzu ari. Seaska sareko bilan orokorrago bat ere egiten ari dira, beste itxialdi bat heldu balitz aurre egin ahal izateko, “beste manera batez, jarraipen pedagogiko batekin”.

AEK zenbakietara egokitzen

Martxo eta maiatz artean Internetez egin ziren gau eskolak; bigarren konfinamenduan, klase presentzialak egiteko baimena badute ere, neurriak hartu dituzte “irakasleek online klaseak” egin ahal izateko, Manu Torrek azaldu duenez. Materiala egokitu behar izan dute Interneterako, eta “pixkanaka moldatzen” ari dira zenbakien terrenora.

Lehen itxialdiaren ezustekoa pasaturik, bigarren aldirako “oinarri” bat bazuten AEK-ko irakasleek, hobetzen segitzen dutena. Irakasle guztiek kurtso normalak bezala online egiteko “aukera eta ahala” ukan behar lukete jadanik. Baina AEKren estrategia “taldekako kurtsoak” egitea dela oroitarazi du Torrek, ez kurtso partikularrak eskaintzea. Diziplina berezi bat ere behar da pantaila gibelean bakarrik aritzeko, denek ez dutena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-06-11 | June Fernández
Meloi saltzailea
Diktadura

Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua. 

Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]


Euskararen alorrean “jauzi kualitatiboa” agindu du Pradales lehendakariak, “kontsentsua oinarri”

Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


Eguneraketa berriak daude