Euskararen agoniaren adierazleak

  • Euskal herritarrek liburuak eta musika kontsumitzeko dituzten ohiturei buruzko azterlana egin du Elkar Fundazioak, Siadecoren bitartez. Ez bila horren antzeko azterketarik guztion diruetatik ordaintzen den Euskararen Adierazle  Sisteman (EAS). Ez da ageri.

     


2018ko martxoaren 19an - 08:28
"Euskaldunon %77k ez du euskarazko libururik irakurtzen, baina %54k erdaraz irakurtzeko ohitura dauka". (Argazkia: SER)

Ageri ez den bezala euskarazko prentsaren, komikien, telebistaren, irratien, bideojokoen eta abarren gaineko azterketarik. Are gutxiago itotzen gaituzten erdarekin alderatuta, noski. Zertarako inor kezkarazi? Poziktibity!

Herri-diruak kudeatzen dituen Eusko Jaurlaritzak ez, baizik eta, aipatu legez Elkar-Siadecok argitaratutako datuak, oso kezkagarriak (ui, barka!) dira. Euskal Herri osoan (“euskararen lurraldeetan”, euskara politikoki “zuzenean”) egin da ikerketa, 2.500 inkestaren bidez. 16 urtez gorako euskalerritarrak hartu dituzte aintzat.

Euskalerritar euskaldunen %20k besterik ez dute euskarazko prentsa irakurtzen. %60k erdal prentsa kontsumitzen dute. %19k, ez bata eta ez bestea. Bestela esanda, euskalerritar guztien %6k baino ez du aipatu euskarazko hedabideren bat!

Euskaldunon %50ek ez du euskarazko telebistarik batere ikusten. Zero, erran nahi baita. Izan ere, ETB1en kontsumoak ez du ikusleriaren %2a gainditzea lortzen aspaldiko urteotan.

Euskaldunon %70ek ez du euskarazko diskorik erosten.

Euskaldunon %77k ez du euskarazko libururik irakurtzen, baina %54k erdaraz irakurtzeko ohitura dauka. Prentsarekin gertatu bezala, euskalerritar guztien %6k baino ez dituzte euskarazko liburuak (ere) kontsumitzen.

Euskarazko eskaintza biderkatuko balitz, eta agintari abertzaleek benetan euskarazko produkzioaren aldeko apustua egingo balute, kontsumoa ere asko haziko bailitzateke ziurrenik

Euskarazko produktuen kontsumo urriaren “errua” ez da herritar euskaldunena baina. Euskaraz kontsumitzen dutenak euskaltzale militanteak dira, oro har (ikasketei lotutako kontsumoaz aparte).

Euskarazko eskaintza, erdarazkoa baino askoz urriagoa da. Konparaezina ia. Elkarren beraren dendetan nabari da hori. Zer esanik ez, “euskal” liburudenda ez direnetan.

Josemari Sors (Elkar): “Agerian geratu da euskararen gutxitasun egoera”.

Beste azterketa bati ekiteko eskatuko nioke Elkarri (Jaurlaritzari eskatzea alferrikakoa dirudi eta): alderatu ditzala euskarazko eta erdarazko eskaintzak. Horrek asko lagunduko luke datu triste hauek azaltzen. Eta itxaropenerako leihoak irekiko lizkiguke.

Euskarazko eskaintza biderkatuko balitz, eta agintari abertzaleek benetan euskarazko produkzioaren aldeko apustua egingo balute, kontsumoa ere asko haziko bailitzateke ziurrenik. Euskarazko ekoizpenak egun baino askoz indar handiagoz ezagutzera eman eta sustatu beharko lirateke noski, kontsumo-ohiturak ez baitira beste barik aldatzen. Are gutxiago menpekotasun egoera latz batetik abiatzen denaren alde.

Hizkuntz politika da gakoa. Borondate politikoa eta koherentzia, bestela esanda. Auto-bonbo instituzional antzu gutxiago (EASen inguruan gertatu bezala), eta ekimen zintzo gehiago. Asko eta asko gehiago behar ditugu. Behingoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen erabilera
Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]


Biarritzeko turismo-audiogidetan euskararen arrastorik ez

Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.


Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]


Iñigo Urrutia
"Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian"

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


Eguneraketa berriak daude