STREAMING | Euskarabildua jardunaldiak, teknologia burujabea ardatz

  • Urriaren 27an Euskarabildua jardunaldia antolatu dute beste urte batez, teknologia eta komunikazioaren arteko harremanen inguruan sakontzeko. Aurtengo edizioan teknologia burujabea izango dute ardatz: "Garrantzitsua da gizarteak egoera eta arazoa ulertzea, ezagutzatik abiatuta, herritarrek teknologiari buruzko erabaki aktiboak har ditzaten".


2022ko urriaren 27an - 08:53
Azken eguneraketa: 13:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Teknologia eta komunikazioa uztartzen dituen Euskarabildua jardunaldia urriaren 27an izango da, Donostiako San Telmo museoan. Utopia existitzen da leloa darama aurtengo edizioak, eta teknologia burujabearen inguruan hitz egiteko parada izango dute bertaratzen direnek.

Egungo globalizazio basatiaren eta baliabide urrien testuinguruan, hainbat arlotan desazelerazioaz eta deszentralizazioaz hitz egiten den moduan, esparru teknologikoan ere zeregin handia dagoela ikusarazi nahi dute Donostiako ekitaldian.

Hainbat hizlari jardungo dira goiz osoko egitarauan, bai datuen garrantziaz, bai tokian tokiko proiektuez ere. Adibidez, Bartzelonatik Simona Levi eta Arnau Monterde etorriko dira, hezkuntzan digitalizazio demokratikoaren inguruan garatzen ari diren Xnet proiektua azaltzera. Egitaraua eta hizlari guztien profilak hemen kontsultatu daitezke.

Jardunaldia Iametzak, ARGIAk eta Ametzagaiña taldeak antolatzen dute, eta Euskarabildua.eus webgunean eta Argia.eus-en da ikusgai Live storytelling eta streaming bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
Eguneraketa berriak daude