Espainiako gobernuak ez ditu aintzat hartu Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak (CAC), Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek egindako ekarpenak. Aurre-proiektuaren testuan irakurri daitekeenez, Netflix, HBO edota Amazon Prime moduko bideo-plataformetan, Europako lanen kasuan, aurreikusitako kuotaren %50 gutxienez izan beharko da "Espainiako Estatuko hizkuntza ofizialean, edo erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean". Hainbat eragilek salatu duenez, testuak ez du zehazten zein izan behar den gutxienekoa katalana, euskara edota galizierari dagokienez.
CAC ikus-entzunezkoen kontseiluak eskatu du estatuko hizkuntzetan eskainitako obren %50 katalanez, euskaraz edo galizieraz izatea, ikus-entzunezkoen sektorean hizkuntza horiek bizi duten prekarietatea dela-eta.
El Periódico egunkariak jakinarazi duenez, erakunde horrek egindako bigarren eskaera bat ere ez dute aintzat hartu. Proiektuak jasotzen duenez, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen mailegatzaileek, haien irabazien %5 bideratu beharko dute europar obrak finantzatzera, eta kopuru horretatik, %70 jaso beharko dute ekoizle independenteen lanek, izan Estatuko hizkuntza ofizialean, edotako erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean. CAC-ek eskatu du %5eko hori bikoiztea (%10era igotzea), euskaraz, katalanez eta galizieraz egindako lanak finantzatzeko aukera handiagoa izateko, baina eskaera hori ere ez du jaso testuak.
Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi du "oso kezkagarria" dela gertatutakoa. Datozen egunetan egingo du balorazio publikoa.
? AZKEN ORDUKOA ?? ? Espainiako Gobernuak ez ditu onartu @Kontseilua, @HekimenElkartea, @Toki_Kom, @PantailakEus eta @Topagunea.k Ikus-entzunezko legeari egindako ekarpenak. Oso kezkagarria iruditzen zaigu. ? Datozen egunetan Kontseiluak balorazio publikoa egingo du. https://t.co/ZN1mT6saH5
— Euskalgintzaren Kontseilua (@kontseilua) September 20, 2021
Bada emakumeak eta apaiza bizi diren herri bat. Elizako atarian, mitxoleta bat eskuetan duten emakume ilara luze bat dago, eta hauen aurrean atso zahar bat, eskuen artean zerrenda luze bat duela. Emakumeek ez dute izenik, zenbakiak dira. Mitxoleten herria dela diote, emakume... [+]
Junek lehen udako lana lortu du: Constance zaintzea, maitasun falta handia duen neskato sentibera. Umea laster lasaituko da, eta urte osoan zehar haren umezaina izateko itxaropenak ilusio handia pizten dio Juneri. Baina haurrarekin gero eta lotura estuagoa egin ahala, Junek... [+]
Lurraren ahotsak
Zer: Telesail-dokumentala
Non: Euskal Herria
Ikusi: Primeran
A. Etxebarria, P. Vidal, 2023
6 kapitulu X 40 min.
Hego Sudanetik Brasilgo Amazoniara bidaia. Hamabi pertsonaia ezagutuko ditugu bidean; hamabi kultura, hamabi eredu jasangarri. Kultura eta... [+]
Iñigo Segurola Donostian jaio zen 1967an. Telebistan agertzen zelako ezagutzen du jende batek, bai behintzat adin bat daukagunok. Beste batzuek, beharbada, han eta hemen egindako paisaiak ezagutuko dituzte. Bere bizitza ondoen laburbiltzen duen lana, bizitzak zentzua... [+]
Antzezlan honekin zera erakutsi nahi du Tartean Teatroa konpainiak: "antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirura arte kontatzen badakigula".
Bi aukera zituzten, euren talentuaz fidatu, ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta... [+]
Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.
Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]
Film laburrik onenaren Goya saria jaso zuen 2023an Pablo Polledriren film labur honek. Hitzik gabe, soinuan eta musika oinarritutako lan honek premisa bat du oinarri: bizitza honetan pertsona bakoitzak ekintza bera errepikatzen dugu behin eta berriro, behin eta... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]
2025eko martxoaren 10etik 30era Loraldia Festibalaren 11. edizioa ospatuko du Loraldiak, Trikua esnatu da lemapean. Programazio artistikoak proposamen anitzak eskainiko ditu Bilbon, diziplina ezberdinak uztartuko dira eta 100 sortzailetik gora bilduko ditu. Loraldiak jada... [+]
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Kanaldude telebistak ekoiztu eta Frank Harriet zinegileak zuzendutako film laburra da 'Begi erreak'. Film honetako pertsonaia nagusia bakar-bakarrik da etxe handi batean. Luisek ez du ezertarako gogorik. Bat-batean zerbait entzuten du; doinu baten oroitzapena.
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
Bi lagunen arteko elkarrizketan onarrituta, munduan egun dauden arazo eta desorekez hitz egiten duen dokumental laburra da Iraia Irazusta eta Beñat Goiaren lana. Bereziki Ekialde Hurbileko errefuxiatuen krisian jartzen dute fokua otordu baten bueltan bildu diren bi lagun... [+]