Enpresa transnazionalek giza, ingurumen eta lan eskubideak urratzen dituztela ez da ezer berria. Baina gero eta eskari sozial handiagoa dago nazioz gaindiko enpresak kontrolatu eta eskubide horiek betetzera behartzeko. Horregatik, enpresek beren irudi negatiboa garbitzeko estrategiak definitu dituzte, gizartearen borrokak eta kezkak azaletik erabiliz.
Greenwashing, purplewashing, pinkwashing, rainbow washing, vegan washing, … eta, zergatik ez, euskalwashing.
CAF trenbideen euskal enpresak bere irudia garbitu behar du 2020an Euskal Herriko hainbat gizarte taldek Jerusalemgo tranbiaren eraikuntzan eta mantentze-lanetan parte hartu izana salatzeko kanpaina abian jarri zutenetik.
Pasa den astean CAF – Elhuyar sariak banatu dira, ikerketa eta gai zientifiko eta teknologikoen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatu, saritu eta aintzatesteko. Eta kasu honetan, CAFek euskara eta zientzia erabiltzen ditu Palestinan israeldar apartheid-arekin duen konplizitatea zuritzeko.
Palestinar herriaren aurkako israeldar okupazio-, kolonizazio- eta apartheid-erregimena, nazioarteko konplizitateari esker baino ezin da eutsi, eta horretan, enpresek funtsezko zeregina dute.
2019ko abuztuan, Shapir enpresa israeldarrak eta CAFek osatutako partzuergo batek kontratu bat irabazi zuten legez kanpoko koloniak lurralde palestinar okupatuan lotzen dituen tren-sarea hedatzeko, Jerusalemgo tren arina bezala ezagutzen dena (JLR ingelesezko siglengatik Jerusalem Light Rail). JLR Jerusalem Ekialdea eta Zisjordania Israelgo Estatuari eransteko plan sionistaren parte bat da.
Paradoxikoa da CAFek zientzia euskaraz zabaltzeko eta berritzeko sari batzuk babestea, Palestinan israeldar proiektu koloniala sendotzeko lankidetzan ari den bitartean
Proiektuak Palestinako lurrak konfiskatzea suposatuko du, lur horiek eraikitzeko; beste oztopo fisiko bat da Palestinako herritarren mugimendu askerako. Gainera, tranbiak Israelgo legez kanpoko koloniak lotzen ditu Palestinako lurralde okupatuan eta Jerusalemgo hirian, eta potentzia okupatzailearen (kolona) biztanleria lurralde okupatura lekualdatzea errazten du.
CAFek Israelgo apartheid-arekin duen konplizitateak, moralki gaitzesgarria izateaz gain, zailtasunak ekar diezazkieke CAFi eta Solaris bezalako filialei kontratu berriak irabazteko. Izan ere, nazioarteko kanpaina bat dago herrialde ezberdinetako hiri eta gobernuek CAFekin dituzten kontratu guztiak bertan behera utz ditzaten, nazioarteko zuzenbidea bete arte.
Veolia enpresa frantziarrak JLRren legez kanpoko proiektu beretik alde egin behar izan zuen 2015ean, nazioarteko negozioetan milaka milioi dolar galdu ostean, BDSk Europan, AEBetan eta hainbat herrialde arabiarretan egindako kanpaina iraunkor baten ondorioz.
Alde horretatik, paradoxikoa da CAFek zientzia euskaraz zabaltzeko eta berritzeko sari batzuk babestea, Palestinan israeldar proiektu koloniala sendotzeko lankidetzan ari den bitartean. 1948tik, Israel Palestina desarabizatzen saiatu da, batez ere 48ko lurraldeetan (gaur egun, Israelgo Estatua), non arabiar-israeldarrek ez dituzten israeldarren eskubide berberak. 1967tik Zisjordanian eta Gazan okupazio militarra mantentzen du, kontrol militarrez, hilketez, erasoaldiez, atxiloketez eta giza eskubideen beste urraketa batzuez gain, 700 kilometrotik gorako luzera duen harresi baten eraikuntza ere bultzatu duena; eta errefuxiatu palestinarren itzulerarako eskubidea aitortu gabe jarraitzen du, gaur egun 5 milioi baino gehiago direna.
Hala ere, badirudi CAFi ez zaiola asko axola Palestinako garapen zientifikoa eta berrikuntza (okupazio kolonialaren testuinguruan oso zaila); izan ere, Euskal Herriko langile, sindikatu eta kolektibo sozialen presioak eta gizarte zibilaren eta Palestinako Aginte Nazionalaren eskaerak gorabehera, Jerusalem Ekialdean tranbia ilegala eraikitzen jarraitu du.
Horregatik uste dugu beharrezkoa dela Elhuyarren eta euskalgintzan barne hausnarketa bat egitea, kasu honetan, euskal enpresa batek Palestinan egiten dituen giza eskubideen urraketak zuritzeko euskararen erabilerari buruz, eta 2024ko ediziorako sarietan CAFen parte hartzea berraztertzera gonbidatzen dugu Elhuyar.
Era berean, berriro diogu CAFek bertan behera utzi behar duela Jerusalem Ekialdeko tranbiaren hornidura- eta mantentze-kontratua.
Alaitz Amundarain, Richard Wendling eta Eneko Calle
Araba, Nafarroa eta Bizkaiko BDS Taldeak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]