Euskaltzaleen mugimendua berritu nahian

  • Urtero bezala, Euskaltzaleen Topaguneak Topaldia jardunaldia egingo du, euskaltzaleen mugimenduaren gogoetarako gunea. Jasone Mendizabal zuzendariak azaldu dizkigu aurtengo edizioaren nondik norakoak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 31n - 09:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskaltzaleen mugimendu berritura bidean goiburupean egingo dute aurtengo Topaldia. Hitzordua urtarrilaren 31n jarri dute Bizkaia Aretoan, eta interesa duen oro gonbidatu dute parte hartzera. Gogoetarako, eztabaidatzeko eta elkarlanerako jardunaldia izango da, Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukera, erronka eta arriskuak ardatz hartuta.

Euskaraldiko Batzordeetan lanean dabiltzan euskaltzaleak autoeratu eta Euskaltzaleen Elkarteak indartzeko helburua dute eskuartean Topaguneko kideek. Era berean, erakundeekin eta euskalgintzako beste eragileekin jorratutako elkarlanaz gogoeta egin eta sakontzeko baliatu nahi dute jardunaldia.

Egitarau oparoa

Euskaltzaleen Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalek hasiko du Topaldia, erakunde honek euskaltzaleen mugimenduaren egoeraren gainean duen irakurketa plazaratuz. Jarraian, Jon Sarasua autoeraketaren indarraz arituko da. Manex Agirre euskara teknikariak, berriz, lankidetzaren gaia landuko du. Ostean, Ipar Euskal Herrian erabilerari begira zabaldu den abaguneaz jardungo da Eneko Gorri. Goizari amaiera emateko, taldeka lan egiteko parada izango da autoeraketa eta elkarlana oinarri harturik. 

Bazkaldu ondoren, Mari Luz Estebanek mugimendu feministaren ibilbidea izango du ardatz, eraldaketarako ispilu izan daitekeelakoan. Topaldiarekin amaitzeko, Elena Laka eta Rita Aldabaldetrekuk ekarpen lanaren lehen ondorioak plazaratu eta aurrera begirako proposamenaren berri emango dute.

 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Topagunea
2023ko urriaren 18
Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

2022ko azaroaren 30
Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Eguneraketa berriak daude