Hizkuntzalaritzaren eremu lohitsu batean sartuko naizela jakitun, nire ekarpena baino, iritzia botako dut, azkenaldian handik eta hemendik entzundakoen aurrean nire buruak egiten dizkidan etsipenezko galdera eta kezkei erantzun bat bilatzeko nahiez.
Aurten Korrika eta Euskaraldiaren ospakizunak direla-eta, horrek ere adoretu egiten nau hausnarketa hau partekatzera: Korrika, besteak beste euskararen aldeko kontzientzia suspertzea xede zuen ekimen gisa sortu zuen AEK-k duela jada 42 urte; Euskaraldiaren zioa ere antzekoa izan da, alegia, euskaraz elkar ulertzeko gai garenon arteko ahozko hizkuntza ohiturak aldatzearena, euskaraz gehiago solastatu gaitezen. Eta guzti honen aurrean, neure buruari galdetzen diot ea euskara hizkuntzaz ari garenean, zertaz ari ote garen; izan ere, euskaraz gehiago aritzearen aldeko jarrera azaltzea bai, baino ondoren euskaldunok geure burua ‘kategorizatzearena’ baitator beti: ‘euskaldunberri’, ‘euskaldunzahar’, ‘euskarabatuarenaurrekobelaunaldia’, ‘ikastoleroak’, ‘nikezdutEGArik’, ‘nireherrikoeuskara’, ‘nieznaizhemengoa’, ‘hegoaldekoa’, ‘iparraldekoa’, ‘kostaldekoa’, eta abar luze bat.
Euskara beste edozein hizkuntzaren erabilerak dituen ñabardura berak dituen hizkuntza bat da, ez hobea, ez txarragoa, ez politagoa, ez itsusiagoa, ez zailagoa, ez errazagoa. Eta beste hizkuntza gehienen modura, baditu ere bere arau gramatikal eta linguistikoak, baita arau horien erregularizazioaz arduratzen den erakunde ofiziala ere. Hortaz, beste hizkuntzekin ezbaian jartzea burutik pasa ere egiten ez zaizkigun afera guzti horiek zergatik edo zertarako ekarri euskararenera?
Bi kontu dira aldi berean arduratu eta ernegatzen nautenak: batetik euskalkien inguruan sortzen ari den funtsik gabeko polemika hutsala, eta bestetik, ergatiboarena. Euskalkiena, nire iritzi xumean, ñabardura kontua delakoan nago, ahozkotasunean eragiten duena eta hortaz, beste edozein hizkuntzatan bezala, euskarari ere norberekoaren ahoskatzeak ematen diola zentzua, gorputza eta bizitasuna. Dela euskalkia, dela eskola edo euskaltegian jasotakoa, edota euskarazko komunikabideetan aditutakoa, euskaraz jardutea da axola beharko lukeena. Beste guztia soberakoa baita.
Ergatiboari dagokionez, honetan bai esango nukeela zuzentasun kontuaz ari garela, ergatiboa euskara hizkuntzaren hezurduraren baitan dagoen heinean. Euskara ergatiborik gabe ez da euskara. Euskarazko aditzaren eraketak ergatiboan du oinarrietako bat eta horregatik dago arautua bere erabilera; araua izanik, ezin urratuzkoa euskaraz zuzentasunez jardun nahi badugu (bai hizkuntzatan eta baita beste edozein esparrutan izaten den era berean). Salbuespenik gabe, ergatiboa oker erabiltzea arau haustea da, berdin euskalkian edo euskara batuan.
Hemendik aurrera, ariketa kolektiboa baino norberak bere buruarekiko ezarri beharko lituzkeen irizpideak finkatzea izan beharko luke ariketa, euskararen aldeko kontzientzia eta euskarazko erabilera zenbatekoa eta nolakoa izan nahi dugun gure buruari aitortzearena eta horrek dakarrenarekin erantzukizunez jokatzea.
Lazkao Txikiren hitzak ekarrita, “laster erdaraz arituko gara euskaraz ari garelakoan”; nik ez nuke horrelakorik nahi, baina bizi naizen ‘euskaldun’ gizartea osatzen dugunok, zer da nahi duguna?
Ines Castiella Imaz (Nafar Ateneoko Euskara eta Euskal Kultura saileko eleduna)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]