Euskalerria irratia laguntzeko CD-DVD bat aurkeztuko du Ene Kantak ekimenak

  • Euskalerria Irratiaren aldeko CD-DVD proiektua aurkeztuko dute gaur goizean Katakraken. Haurrentzako 20 kanta eta bideoklip bilduko dituzte auzolanean.


2014ko maiatzaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ene Kantak taldeak egindako ekimena da eta hainbat kolaborazio izan dituzte, besteak beste: Fermin Muguruza, Manolo Garcia, Ruper Ordorika, El Drogas, Mikel Urdangarin, Marea taldeko Kutxi Romero, Bide Ertzean taldeko Imanol Ubeda, Hesian taldeko Fran eta Zuriñe, Abel Barriola pilotaria eta Oier Sanjurjo eta Aritz Aduriz futbolariak.

Proiektua aurrera atera ahal izateko, Verkami crowdfunding euskarriaren bitartez dirua aurreratuko duten 1.000 erosle behar dituzte. Etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izango da eta beste erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da.

Promozio bideoa egin dute, CDak izango duen kanta nagusiarekin eta making offarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
2020ko otsailaren 5
Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

2015eko abuztuaren 28
Mikel Bujanda, Euskalerria Irratiko zuzendaria
"Gure eskubideen jabe izatea irabazi dugu"

Eguneraketa berriak daude