Euskalerria Irratiaren aldeko CD-DVD proiektua aurkeztuko dute gaur goizean Katakraken. Haurrentzako 20 kanta eta bideoklip bilduko dituzte auzolanean.
Ene Kantak taldeak egindako ekimena da eta hainbat kolaborazio izan dituzte, besteak beste: Fermin Muguruza, Manolo Garcia, Ruper Ordorika, El Drogas, Mikel Urdangarin, Marea taldeko Kutxi Romero, Bide Ertzean taldeko Imanol Ubeda, Hesian taldeko Fran eta Zuriñe, Abel Barriola pilotaria eta Oier Sanjurjo eta Aritz Aduriz futbolariak.
Proiektua aurrera atera ahal izateko, Verkami crowdfunding euskarriaren bitartez dirua aurreratuko duten 1.000 erosle behar dituzte. Etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izango da eta beste erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da.
Promozio bideoa egin dute, CDak izango duen kanta nagusiarekin eta making offarekin.