Euskal kulturaren hiriburu bilakatu da Boise

  • Idahoko (AEB) hiriburua jendez gainezka dago azken egunotan, euskal kulturaren Jaialdi 2015 dela eta. AEBetako toki ugaritatik hurbildutako jendeaz gain, Euskal Herritik 500 lagun inguruk ere bidaia egin dute.


2015eko uztailaren 30ean - 11:41
AEBetako toki ugaritatik hurbildutako jendeaz gainn, Euskal Herritik ere 500 lagun inguruk egin dute bidaia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hitzaldiak, dantza, pala txapelketa, aurkezpenak, eta beste hamaika ekitaldi izanen dira Boisen, euskal kulturak diasporan duen zitarik garrantzitsuenean.

Kepa Junkerak Bilbotik zuzenean emandako kontzertuarekin hasi dute aurtengo jaialdia. Festaren erdigune den Basque Block ingurua goraino beteta zegoen ordurako.

Donostiako Irrintzi konpartsako erraldoiak dira aurtengo berrikuntzetako bat. Iruñeko Ortzadar taldeko dantzariekin batera ibiliko dira egunotan hiriko kaleak alaitzen. Biztanleak gehien harritzen dituen ekitaldia, ordea, herri kirolak direla adierazi dute bertaratutakoek.  Harri-jasotzaileek eta aizkolariek ikusmin handia sortzen dute euskal diasporaren festa honetan.

Bestalde, Nerea Ibarzabal eta Xabi Paya bertsolariak ere parte-hartuko dute Boiseko 2015eko Jaialdin. Herri kirolekin batera nahiz beraiek bakarrik, hainbat saio emanen dituzten egun hauetan.

Arteak badu tokirik euskal kulturaren jaialdi honetan. Judas Arrietak hilabete darama Idahoko hiriburuan, eta abuztuaren 22a arte egonen da bere erakusketa ikusgai.

Urkullu ere bisitan

Jaialdin da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ere. Bertako alkatearekin, Idahoko gobernadorearekin eta hainbat enpresariekin elkartu da, eta EAEren eta AEBen arteko harremanak sendotzeko borondatea adierazi du.

Enpresa, instituzio nahiz kultura arloetan lankidetza bultzatzeko ados agertu dira hiru agintariak. Kultura eta hezkuntzari begira, euskal kultura sustatzeko unibertsitate katedra ezarriko dutela iragarri du Urkullu lehendakariak, Etxepare Institutuaren eta Boiseko Estatu Unibertsitatearen arteko lankidetzaren fruitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal diaspora
2025eko abenduaren 30
Imanol Mitxelena Iragorri. Euskaldun jaio Anberesen
"Ez zait interesatzen paperean zer nazionalitate jartzen duen, ni euskalduna naiz"

2023ko azaroaren 1
Izaskun Barber de Carlos. Jaiotzez folklorikoa
“Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan”

2021eko uztailaren 19
«Mr. Basque»ren liburuak

Eguneraketa berriak daude