Euskal kantarien eztarria

  • Urte sasoi ederra dator kantarientzat. Neguko solstizioaren inguruko senide arteko otordu mordotan, asko izan ohi dira kantuak jotzera ematen direnak. Predikatzaileen sasoia ere bada, nabarmena erlijio aprobetxategien solstizio besteratuan, bereratuan. Eztarri-zuri edo eztarri-beltz, berdin dio, eztarriari eragin behar handirik gabe izango da sermoi eta kantu batean eta bestean, kioa aurrera, kioa atzera, zintzur bustitze oparoen ondoren, jeneralean.


2023ko azaroaren 27an - 05:00
Kanta-belarra (Raphanus raphanistrum). Argazkia: Mauricio mercadante / CC BY-NC-SA 2.0 Deed
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kantariak ikasi du eta badaki. Kantuan azaldu, nabarmendu eta gailendu nahi badu, eztarria eta ahots-hariak zaindu beste aukerarik ez du. Eta ikasi du, ikasi duenez: edari ez hotz ez beroegi, lepoa estalita, gutxi hitz egin –alferrik ez behintzat– eta abar. Aspaldiko eskola da, ez mikro ez bozgorailurik ez zenetik datorren jakintza. Errege, obispo inkisidore, opera kantari eta sagardotegiko bertsolari.

Eztarria urratu eta ahotsa galdutakoan negozioa pikutara mihi dantzariei. Orduan alferrik dira zaintza ahaztuak. Erremedioa behar eta horra kanta-belarra (Raphanus raphanistrum). Kantari-belarra izena ere jaso zuen Pio Font i Quer botanikari handiak bere 1961eko Plantas Medicinales, El Dioscorides renovado liburutzarrean, beste izen hauekin batera: mugarrafauna, erresaunazieta lutxarbiaze. Euskaraz soilik da, ordea, kantari-belarra edo kanta-belarra. Inguruko hizkuntzetan beste landare bat da kantuarekin lotzen dena. Euskaraz kantatzen dutenei bakarrik laguntzen ote die ba?

Font i Quer berak landarearen sendagaitasunari buruz honela dio: “Batez ere, laringearen hanturaren eta katarroen aurka erabiltzen da, batez ere erlatsari edo marrantari aurre egiteko, baita eztularen, biriketako katarroen eta abarren aurka ere, eskorbutoaz gain”. Baina ez da kanta-belarra, mendaskia baizik (Sisymbrium officinale) eta horri bai katalanez, frantsesez, gazteleraz, portugesez eta galegoz “kantarien belarra” esaten diote, baita “predikatzaileen belarra” ere.

Non edo han bada hankasartzea, eta kantujirak eta kantubueltak sendatzeko argitzea komeni. Hiztegigileen hankasartzea dela iruditzen zait. Bi landareei tokiren batean “jaramago” esaten zaie gazteleraz eta hiztegigileren batek oker jasoko zuen eta hiztegigile kopiatzaileek errepikatu eta berrirotu eta klonatu eta doblatu eta antzeratu eta errepikatu eta nik uste hortik datorrela eztarri urradura, eztarrirainoko hankasartzea.

Gainontzeko hizkuntzetan aritzen diren eztarriak sendatzen dituen landareak ez du gure hizkuntzaren zintzurrak oneratzeko gaitasunik. Eta gu kanta eta kanta, eta gure egoskorrean kanta-belarra hartzen; Font i Quer berak argi asko esan zigunari ezikusiarena eginez: guk “kanta-belarra” esaten diogun hori, batez ere, heste-aringarria edo libragarria da.

Hiztegigile, predikatzaile eta kantari den batek ea hanka eztarritik ateratzen digun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Zelai gorrietako gorbela eta patata

Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]


2025-06-30 | Nagore Zaldua
Itsaso bat zahagi gardenetan

Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]


Oporretako plana

Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


2025-06-16 | Jakoba Errekondo
Gaizki hezitako tomatea

Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


Iluntasunean argi, argi etorkizunean

Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz terdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


Sorbeltza
Lo airean egiten duena

Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude