Euskal instituzioek Israelekin kolaboratzen dutela salatzeko mobilizazioak deitu dituzte Bilbon

  • Bizkaiko Foru Aldundiak sortzen ari den SOSA enpresa israeldarrarekin hitzarmena sinatu du, eta atzera botatzeko eskatu diote hainbat erakunde eta kolektibok.


2018ko maiatzaren 31n - 13:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Israeleko Estatuari Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpaina (BDZ) osatzen duten Bilbo mailako erakunde eta kolektiboek prentsaurrekoa egin dute asteazkenean, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Palestinarekin elkartasuna adierazi, eta Euskal Herriko instituzioetatik Israelekin egiten diren kolaborazioak salatu dituzte.

Potentzia handien konplizitatea eta nazioartean eskaintzen zaion inpunitatea barik, Israeleko Estatuak kolonizazioa eta palestinarren etengabeko giza eskubideen urraketa ezingo lituzkela mantendu azpimarratu dute. “Euskal instituzioak ez dira salbuespen bat” nabarmendu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak SOSA enpresa israeldarrarekin sinatutako hitzarmena erdigunera ekarriz.

Salaketok kalera atera eta Palestinarekin elkartasuna adierazteko, bi mobilizazio deitu dituzte: Manifestazioa ostegunean, maiatzak 31, Arriaga plazatik 19:00etan aterako dena; eta elkarretaratzea ostiralean, ekainak 1, 11:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Elkarretaratzean, Unai Rementeria Maiz Bizkaiko Diputatu Nagusiari eskutitz bat emateko asmoa daukatela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!