EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbarak abiatu berri du diru biltze kanpaina, azaroaren 10ean bururatuko dena, Lurraman. EHLGren arduradunek kanpainaren hasiera nabarmendu nahi izan dute etxalde baten transmisio-instalazio arrakastaz lortutako bat aurkeztuz, Zuberoan.
Ganbarak 2017an antolatutako kafe transmisio batean gurutzatu ziren alde batetik Lohitzüne-Oihergin urte luzez landutako Xemeteia etxaldea norbaiti transmititu nahi zioten Chantal eta Jean-Bernard Pocheluk eta bestetik laborantza lurretan instalatu nahi zuten Sabrina Larzabal eta Julen Perezek. Lehen biak erretreta adinera iritsiak ziren eta beren baserriarentzako segida bilatzen zuten, galdu ez zedin. Bi laborari-nahi gazteek –ez bata eta ez bestea laborari familietako haurrak– etxalde bat behar zuten beren proiektua han abian jartzeko: kriaxera arrazako ahateen haztegia.
EHLGk bere webean kontatu du zein bide egin duten bi bikoteek baserriaren transmisioa egiteko eta kazetariek ere ikusi ahal izan dute etxaldea gertutik, protagonistak ezagutzeko aukerarekin:
À l’occasion de la campagne d’appel aux dons de Euskal Herriko Laborantza Ganbara, histoire d’une transmission-installation réussie. >> Un reportage de France 3 Euskal Herri. Soutenez les paysan.ne.s du Pays Basque maintenant. Faites un don ! >> www.ehlgbai.org #jechoisislagriculturepaysanne ------ Transmisio-instalasio kausitu baten historia, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen aldeko diru bilketa kanpainaren karietara. >> France 3 Euskal Herri telebistaren erreportaia EHLG-ren lana beharrezkoa da, egin zaitez sustengatzaile, orain ! >> www.ehlgbai.org #laborantzaherrikoiahautatzendut
Posted by Euskal Herriko Laborantza Ganbara on Monday, October 7, 2019
EHLGko arduradunek esan dutenez, "kasu konkretu honek, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak etxaldeetan segurtatzen duen hurbileko lana erakusten du. Beharrezko lana, etxalde anitz eta baliabideak, laborariak eta kontsumitzaleak errespetatzen dituen laborantza modeloari indar eman nahi badiogu. Lan hori osoki betetzeko, bere finantza ahala segurtatu behar du elkarteak".
Diru-bilketan lagundu nahi duenak orri honetan dauka errezki egiteko aukera. EHLGk bermatzen du bai instituzioetatik lortzen duen eta bai herritarrek borondatez ematen dioten diruarekin saiatzen dela laborantza herrikoiaren gaurko eta biharko desafioei aurre egiten hala nola hauei: "Desafio klimatikoa eta trantsizio baten beharra, berotegi efektu gas gutiago botatzen duten laborantza praktikeri buruz; balio erantsi gehiago sortzen duten ekoizpen sistema jasangarriak garatu; laborantza lurrak babestu, gure lurraldeko laborarien lanari segurtasuna ekartzeko; eta laborari ofizioari irudi ona eman, laborarien baitan bai eta ere herritar guzien baitan",
SUSTENGA GAITZAZUForte d’une équipe de 20 salariés, l’association EHLG assure, depuis 14 ans, un service de proximité aux paysan.ne.s de notre territoire et promeut l’agriculture paysanne. Soutenez-nous, faites un don : ehlgbai.org ------ Badu 14 urte EHLG elkarteak laborariak jarraikitzen dituela Iparraldeko etxaldeetan eta laborantza herrikoia sustatzen duela, 20 pertsonaz osatua den taldearekin. Sostenga gaitzazu, egizu emaitza : ehlgbai.org/eu/ ------ Con un equipo de 20 empleados, la asociación EHLG ha brindado estos 14 años servicios de proximidad a l@s campesin@s de nuestra territorio, promoviendo la agricultura campesina. Apóyanos, haz una donación: ehlgbai.org/es/ Soinua : Demode Quartet
Posted by Euskal Herriko Laborantza Ganbara on Thursday, October 10, 2019