Euskal Herriko, Kabiliako eta Rifeko esperientzia soziolinguistikoak

  • Garabide elkarteak topaketa digitala antolatu du gaurko eta biharko, abenduaren 16 eta 17an, Euskal Herriko, Kabiliako eta Rifeko hizkuntza biziberritze esperientziak ezagutzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 16an - 17:35

Aljeria eta Maroko iparraldeko eskualde bana dira Kabilia eta Rif, eta bertako berezko hizkuntzak berbereen edo Amazight herriaren Tamazight hizkuntza taldekoak dira. Saioen gidari nagusiak izango dira Mustapha El Adak eta Mohand Tilmatine hizkuntzalari amazighak, eta Eneko Gorri soziolinguista euskalduna, Txillardegi-Hausnartu sariketaren azken irabazlea. Baina hiru hauez gain, zenbait hizlari gonbidatu izango dira.

Bi iluntzetan dira jardunaldiak, gaur asteazkena eta bihar osteguna, 19.00 eta 22.00ak artean. Hemen egitaraua:

Zoom eta Facebook bitartez jarraitu ahal izango da topaketa (klik esteka horietan 19.00etatik aurrera), eta aldi bereko itzulpena izango da euskarara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aljeria
Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


Hego Euskal Herrira iritsi behar ziren ume sahararrak ez dira iritsi

Arazo burokratikoengatik ezin izan zuten ekainaren 28an iritsi eta oraindik ere ez dakite noiz iritsiko diren. Oporrak Bakean programaren baitan, berez bi hilabete pasa behar dituzte haur sahararrek Euskal Herriko hainbat lekutan.


Aljeriaren hausturak dantzan jarriko du Espainiako gas hornidura

Aljeriak Espainiarekin duen adiskidetasun ituna bertan behera utzi du eta horrek nabarmen eragingo die bien arteko harreman komertzialei. Gasa da Espainiak handik gehien esportatzen duen produktua.


PODCAST 2x7 | Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza

Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]


1961eko urriak 17: Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza

Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude