Israelen aurka ez jokatzeko Tokioko Olinpiar Jokoetatik erretiratu da Aljeriako judo jokalaria

  • Fethi Nourine 30 urteko judoka aljeriarrak jakinarazi du Tokioko Olinpiar Jokoetatik erretiratu dela, Tohar Butbul israeldarraren aurka jokatzea egokitu zaiolako bigarren errondan, 73 kiloz apiko koadroen zozeketan. "Ez ditut eskuak zikindu nahi", adierazi du bere herrialdeko telebista publikoan eginiko adierazpenetan. Astelehen goizean Sudango jokalariak erabaki bera hartu du.


2021eko uztailaren 26an - 07:46
Azken eguneraketa: 10:01
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Lan handia egin dugu Olinpiar Jokoetara sailkatzeko, baina Palestina garrantzitsuagoa da hori guztia baino. Ez dugu Israelgo bandera aitortuko eta ez ditugu eskuak zikinduko". Albisteak sare sozialak astindu ditu eta bere herrialdean oso ongi hartua izan da.

Nazioarteko Judo Federazioak biak kanporatu ditu hartutako erabakiagatik.

Nourinek sare sozialetara igotako argazkia.

Aljeriako hautatzaile nazional Aamar Ben Yekhlef-ek azalpenak eman ditu Ennahar TV-n: “Ez dugu zorterik izan zozketan. Fethi Nourine judokari egokitu zaio judoka israeldarraren aurka aritzea bigarren errondan eta horixe da txapelketa uzteko arrazoia. Uko egiten diogu Israelekin harremanak normalizatzeari, eta beraz, erabaki zuzena hartu dugu".

Erabakia eta polemika ez dira berriak. 2019ko Judoko Munduko Txapelketan gauza bera gertatu zen, Nourineri egokitu zitzaionean Butbul israeldarraren aurka jokatzea. Han ere, erretiratu egin zen aurretik.

Fethi Nourine Palestinako banderarekin. (Argazkia: New Press)

2016ko Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan El Shahaby judoka egiptoarrak uko egin zion Sasson judoka israeldarrari eskua emateari, 100 kilokoen kategorian.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Israeli boikota kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.